Politika -

Presoak

Ibon Esteban eta Iker Agirre euskal presoak aske gelditu dira

Esteban zen Gasteizko Aske Gunean atxilotu zituztenen artetik preso jarraitzen zuen bakarra. Bestalde, zigorra osorik bete ostean atera da Iker Agirre espetxetik.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Esteban eta Iker Agirre euskal presoak aske gelditu dira gaur, hurrenez hurren, Villabonako (Asturias) eta Sevilla II espetxetatik aterata, Ernai gazte antolakundeak berri eman duenez.

Iker Agirre bilbotarra zortzi urteko kartzela zigorra betetzen ari zen Villabonan eta zigorra osorik beteta atera da kartzelatik.

2007ko urtarrilean atxilotu zuen Poliziak Gironako Port Bou herrian eta 2010ean zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, ETArekin kolaboratzea eta nortasun agiriak eta gidabaimenak faltsutzea leporatuta.

 

Bestalde, Ibon Esteban Iruñeko gaztea ere gaur utzi dute aske. 27 gazterekin batera epaitu zuten, Segiko kide izatea egotzita. Sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, baina gero bi urtera murriztu zioten zigorra eta gaur atera da espetxetik. Gasteizko Aske Gunean atxilotu zuten eta horien artetik preso jarraitzen zuen bakarra zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilboko azken albisteak Iruñea azken orduko berriak Presoak bideoak Eguneko albisteak