Politika -

Kataluniako prozesua

Mongek (CUP) dimisioa eman du prozesua iruzurra dela esan ostean

Bartzelonako zerrendaburu ohiak adierazi duenez, "I27an ez genuen irabazi, EBk ez du ezer emango gure alde, ez da adostutako erreferendumik izango".

CUPen asanblada. Argazkia: Efe
CUPen asanblada.
CUPen asanblada. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xavier Monge 2011ko udal-hauteskundeetan Bartzelonan CUPen zerrendaburu izan zenak dimisioa eman du alderdiaren idazkaritza nazionalean, Twitterren "prozesua Kataluniako politikaren iruzur handiena" dela esan ostean.

Mongek kritika gogorrak jaso ditu sare sozialetan Twitterreko kontua itxi aurretik bota zituen hiru mezurengatik. Politikari kataluniarra Endavanteko militantea da, Artur Masen inbestiduraren kontrako eta Junts pel Sirekin negoziatutako proposamenaren kontrako korrontekoa.

Xavier Mongek asteartean egin zituen adierazpen polemikoak Twitterren, Toni Infante Poble Lliureko erreferente politikoaren hitz batzuei erantzute aldera. CUPen barruan dagoen beste korronte bat da Poble Lliure, eta Infantek esan zuen CUPek ezin duela "pikutara bota I27-ko plebiszitua".

Mongek lehenengo txioan idatzi zuen bazela "benetako egia mahai gainean jartzeko garaia: prozesua Kataluniako politikaren iruzur handiena da".

Bigarren mezuan, Mongek esan zuen ez zutela irabazi hauteskundeetan eta ez dela erreferendumik izango "Kataluniako oligarkiak ez duelako" bat egingo.

Hirugarren eta azken txioan, hauxe esan zuen: "Ez dago agindurik, ibilbide orria zuri dago, legegintzaldia hilda, eta oraindik egungo hilotz politiko handiena inbestitzeaz ari gara. Oso ondo".

Mongeren lekua Endavanteko beste kide batek hartuko du CUPeko idazkaritza nazionalean, eta Ferran Carbonell izango da hori, CUPeko iturriek zehaztu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma gaur Alderdi politikoak berriak Gaurko azken ordukoa Kataluniako hauteskundeak CUP gaur