Politika -

Erabakitzeko eskubidea

Gure Esku Dagok bazkide egiteko kanpaina jarri du martxan

"Erabakitzeko etapa bultzatzea" da kanpainaren xedea.

Zelai Nikolas, Gure Esku Dago mugimenduaren zuzendaritzako ordezkaria.
Zelai Nikolas, Gure Esku Dago mugimenduaren zuzendaritzako ordezkaria.
Herritarren laguntza eskatu du Gure Esku Dago plataformak

0:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago herri mugimenduak bazkide egiteko kanpainari ekin dio larunbat honetan. Prozesu horretan diru-kopuru bat ordaindu beharko da, "erabakitzeko etapa bultzatzeko asmoz".

Gure Esku Dagoren Zuzendaritza Batzordea lehendabiziko aldiz bildu da gaur Zornotzan, eta kanpainaren berri eman du. Batzordeko kideak izan dira dinamikako bazkide egin diren lehenak. Horrez gain, pasa den azaroaren 21eko Gasteizko Ez Ohiko Batzar Orokorrean onartutako Eskura prozesuaren ondorioetatik abiatutako 2016ko Ekintza Plana eta Egituraketa proposamena ere aztertu ditu.

Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas zuzendaritzako ordezkariak egin dute agerraldia prentsaurrekoan, eta biek eman dute jakitera bazkide egiteko kanpainaren hastapena, "erabakitzeko etapa azkenera arte eramateko asmoz".

Haien aburuz, "erabakira iristeko bermerik onena herritarron protagonismoa eta herritarron parte hartzea dira, eta protagonismo eta parte-hartze horren topagunea da Gure Esku Dago".

Hori dela eta, orain arte dinamikan parte hartu duten herritar guztiei bazkidetzeko gonbidapena egin diete, "orain artean bezala, elkarrekin osatzen dugulako Gure Esku Dago".

Gogoratu nahi izan dutenez, azken asteotan erabakitzeko eskubidea leku askotan hizpide dagoen gaia da: "Espainiako hauteskundeetan, hango gobernu berria osatzeko elkarrizketetan, Kataluniak bizi duen egoera nahasian eta baita gurean ere, herritarren borondateari bide emateko beharraz mintzo garenean".

Nikolas eta Oiarbidek azpimarratu nahi izan dute erabakitzeko eskubidea garrantzitsuegia dela alderdi politikoen esku uzteko soilik; ondorioz, "herritarrok ezinbesteko protagonismoa dugu aldarri horretan", gaineratu dute. "Herritarron erabakia baitago jokoan, herritarron bultzadarik gabe, nekez gauzatuko dugu erabakitzeko eskubidea", zehaztu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gure Esku giza katea Gaurko azken ordukoa