Politika -

Nafarroa

Mendozaren gaitzespena aztergai Parlamentuan, LEPagatik

Oposizioa bezalaxe, Ahal Dugu eta Ezkerra ere 320 plazako eskaintzaren % 70 irakasle euskaldunentzat izatearen kontra daude.

Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilaria. Argazkia: Efe
Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilaria.
Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilaria. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariaren gaitzespena eztabaidatuko du gaur, 10:00etatik aurrera, Hezkuntza Sailak aurkeztutako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) dela eta.

UPNk eta PPNk proposatu dute ekimena, Hezkuntza kontseilariaren proposamena gaitzetsi eta hezkuntza sistema publikoko "aniztasuna, askatasuna, parekidetasuna eta aukera berdintasuna babesteko".

Oposizioa bezalaxe, Ahal Dugu eta Ezkerra ere 320 plazako eskaintzaren % 70 irakasle euskaldunentzat izatearen kontra daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua