Politika -

Iruñea

Zinegotzi iruindarraren istripua argitzeko auzia artxibatu egin dute

Maider Belokik (EH Bildu) autoarekin adineko bikote bat harrapatu izanak ez duela ondorio penalik merezi uste du epaileak. Hala ere, kaltetuek ordaina jasotzeko eskubidea dute, bide zibiletik.

Maider Beloki EH Bilduko zinegotzia. Argazkia: EiTB
Maider Beloki EH Bilduko zinegotzia.
Maider Beloki EH Bilduko zinegotzia. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin du Maider Beloki EH Bilduko zinegotziaren aurka adineko bikote bat harrapatzeagatik irekitako prozesua, baina bide zibiletik jotzeko aukera zabalik utzi du.

Epaileak autoan azaldu duenez, salatutako gertakaria "ez da penalki zigortzeko modukoa, baina kaltetuek bide zibilera jotzeko eta kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute".

Belokik "arduragabekeriaz" jokatu bazuen ere, "horren da arina, ezin dituela zuzenbide zibilaren mugak gainditu".

Abenduaren 31koa da aztertutako gertakaria. Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirol zinegotziak ekitaldi publiko batean parte hartu zuen Iruñea erdigunean, eta, alde egiterakoan, autoarekin atzeraka egin zuenean, adineko bikote bat harrapatu zuen. Gizonezkoa jo eta gero, haren emaztea ere bota zuen lurrera. Emakumezkoak osteoporosia duenez, pelbisa hautsi zitzaion, eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Istripua izan zen tokian joan ziren udaltzainek ez zioten alkoholemia-proba egin zinegotziari, eta oposizioko taldeek gogor kritikatu zuten proba egin ez izana.

Interes "maltzurra"

Joseba Asiron Nafarroako hiriburuko alkatearen esanetan, kasua artxibatu izanak agerian uzten du, istripuaz harago, ez zegoela besterik horren atzean, eta kontu horren inguruan sektore batzuek interes “maltzurrarekin” jokatu dutela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroa EH Bildu