Politika -

Erain Debagoiena

Gure Esku Dagok galdeketak egingo ditu ekainaren 12an Debagoienan

Debagoieneko eta Aramaioko herritarrek galdera hau erantzun beharko dute: 'Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? Bai/Ez'.

Argazkia: Erain Debagoiena.
Argazkia: Erain Debagoiena.
Argazkia: Erain Debagoiena.

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikaren babesa duen Erain Debagoiena plataformak independentziari buruzko herri galdeketak iragarri ditu ekainaren 12rako Debagoienako herrietan eta Aramaion.

Azpeitian egun berean egingo duten galdeketako galdera bera erantzun beharko dute Debagoieneko eta Aramaioko herritarrek: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? Bai/Ez".

Gaur Arrasaten egin duten batzarrean 150 lagun inguru elkartu dira, eta ekainaren 12ko herri galdeketa aurkeztu dute. Goizeko ekitaldian gizarteko alor ezberdinetako hainbat aurpegi ezagun izan dira, hala nola, Alberto Iñurrategi, Ines Osinaga musikaria eta Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburu ohia.

Herri galdeketa posible izan dadin Debagoienako (Arrasate, Elgeta, Bergara, Antzuola, Aretxabaleta, Oñati, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga) eta Aramaioko 65.000 biztanleen % 10 baino gehiagoren sinadura lortu behar dute, antolatzaileek ohar bidez azaldu dutenez.

Bestalde, egun berean, ekainaren 12an, independentziari buruzko galdeketa egingo dute Azpeitian. Astebete geroago, ekainaren 19an, Goierriko 22 herrietan, Diman eta Bakaikun egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gipuzkoako albisteak Azpeitia berriak Gure Esku Arrasate argazkiak Bergara albisteak Eguneko albisteak Debagoieneko azken ordukoa