Politika -

Inbestidura

Sanchezek ezkerreko alderdiei egindako eskaintza baztertu du Podemosek

Iglesiasek salatu duenez, "Ciudadanosekin izenpetutako akordiotik hitzez hitz kopiatutakoekin" osatutako dokumentua bidali die PSOEk.

Sanchez, PSOEko batzorde federalean, gaur. EFE
Pedro Sanchezek ez du babes nahikorik presidentea izateko

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemosek baztertu egin du ezkerreko alderdiek bere hautagaitza babes dezaten eta inbestidura aurrera atera dadin PSOEk egindako eskaintza. Pablo Iglesias alderdi moreko idazkari nagusiak honakoa bota du Twitterren:

Goizean iragarri du Sanchezek Podemos, Compromis eta IU alderdiei beste eskaintza bat egin behar ziela. Proposamena Ciudadanosekin izenpetutako akordioarekin "koherente" izango da, Sanchezek zehaztu duenez.

PSOEren batzorde federalaren bileran egin du iragarpena Sanchezek, inbestidura saioaren bezperan. Goizean, sozialisten batzorde federalak berretsi egin du Ciudadanosekin sinatutako ituna. Jose Antonio Perez Tapias eta Maria Jose Saez Izquierda Socialista (IS) korronteko kideek ez beste guztiek itunaren alde egin dute bozketan.

Sanchezen eskaintzaren berri izan eta berehala mintzatu dira Ciudadanos alderdikoak. Horien esanetan, PSOErekin hitzartu eta militante sozialistek onartu duten ituna babestuko dute, ez besterik.

PSOEko idazkari nagusiaren arabera, eskaintza "espainiarrek merezi dituzten ezkerreko politikez harago joango da".

Sanchezen hitzetan, egitasmoak gizarte larrialdiko neurriak indartuko ditu, eta "laneko eskubideak berreskuratzea" ekarriko du.

Ustelkeriaren kontrako borrokan, aukera berdintasunean, genero berdintasunean, klima aldaketan eta errefuxiatuen aldeko politikan sakonduko du eskaintza berri honek, PSOEko buruaren hitzetan.

Ezkerreko alderdien botoak ez dira nahikoa, Sanchezen ustez

"Guk eginahalak egingo ditugu. Ez dut amore emango aldaketaren aldeko alderdiek bat egin eta aste honetan bertan aldaketaren gobernu aurrerakoia izan dezagun azkenean", esan du.

"Ezkerreko gobernu bat osatzea" gustatuko litzaiokeela erantsi du, baina gaur egun dituen botoak ez direla nahikoak onartu du. "Horregatik egin dut ituna Ciudadanosekin", azaldu du.

Sanchezen aburuz, "aldaketaren aldeko indar guztiak behar ditugu garai berri honetan".

Inbestiduraren lehen bozketa (gehiengo osoa behar da) asteazkenean izango da; bigarrena, berriz, ostiralean edo larunbatean (gehiengo sinplea).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista Espainiako Gobernua albisteak Alderdi politikoak bideoak Pedro Sánchez albisteak Albisteak Podemos albisteak