Politika -

PEDRO SANCHEZEN INBESTIDURA

EH Bildu: 'Aldaketa gisa saltzen duzuena iruzurra baino ez da'

Erabakitzeko eskubideari dagokionez, Estatuak "erantzun bera ematen jarraitzen du: EZ", salatu du Beitialarrangoitiak. "Defendatu nahi duzuen Espainiaren batasuna desegiten ari da", dio EH Bilduk.

EH Bildu: 'Iruzurra baino ez da aldaketa gisa saltzen duzuena'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren diputatuak Pedro Sanchez PSOEren buruari esan dionez, "ez dago zalantzarik, aldaketa eta aurrerakoi gisa saltzen saiatzen zaretena, iruzur saiakera berri bat baino ez da", "argi esango dizugu: ez kontatu gurekin", azpimarratu du.

Gainera, ohartarazi dio ez diotela botoa emango Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aitortu ezean, espetxe-politikan salbuespen neurriak bertan behera utzi ezean eta eskubide sozialak berreskuratu ezean.

Horiexek dira EH Bilduren ordezkariak inbestidura saioan jarritako "ezinbesteko" baldintzak, aldaketa "erreala" gauzatzeko.

Beitialarrangoitiak azpimarratu egin du abenduaren 20an herritarren gehiengoak adierazi zuela "erabakiak hartu" nahi dituela eta "erabakitzeko aukera" eta "etorkizunaren jabe" izan nahi duela.

Bere iritzian, Alderdi Sozialistak “oinarrian berdina” izaten jarraitzen du, “itxura aldaketa bat egin dutelako soilik”.

Beitialarrangoitiak esan du Euskal Herriari, Kataluniari eta Galiziari buruz ari denean soilik hitz egiten duela argi Sanchezek.  “Erantzun bera ematen jarraitzen dute: ezetz. Baina batuta mantendu nahi duten Espainia hondoratzen ari da”, ohartarazi du.

1976ko martxoaren 3ean Espainiako Polizia militarrak Gasteizen eragindako sarraskia gogoratuz hasi du bere hitzaldia EH Bilduren bozeramaileak. Estatuak izan duen “inpunitatea” salatu du eta gertakari hura langileen borrokaren eta elkartasunaren adierazgarri ere badela erantsi du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika albisteak PSOE Espainiako Gobernua albisteak Alderdi politikoak bideoak Pedro Sánchez argazkiak EH Bildu Bizkaia Eguneko albisteak