Politika -

Auzitegi Nazionala

ETAko kide bat ANan, UPNko zinegotzi bat hiltzen saiatzea egotzita

Olaiz duela urtebete atxilotu zuten, lekuko batek identifikatu ostean. Aurretik 13 urteko zigorra bete zuen Iruñean Guardia Zibilarekin tirokatzeagatik.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Alaiz ETAko kidea epaituko dute gaurtik aurrera Auzitegi Nazionalean 2000. urtean Miguel Angel Ruiz Langarica Iruñeko Udaleko UPNren zinegotzia hiltzen saiatzea leporatuta, eta fiskalak 15 urteko kartzela-zigorra eskatu du bere kontra.

Olaiz duela urtebete atxilotu zuten, lekuko batek identifikatu ostean. Aurretik 13 urteko zigorra bete zuen Iruñean Guardia Zibilarekin tirokatzeagatik.

Iñaki Beaumont zigortu zuten saiakera horrengatik, baina Olaizen kontrako auzia artxibatu egin zen 2002an frogak falta zirelako, nahiz eta 2001ean hilketa saiakera horretan parte hartzeagatik auzipetu.

Hala eta guztiz ere, 2014an, babestutako lekuko batek "zalantzarik gabe" identifikatu zuen Olaiz saiakera horretan parte hartu zutenen artean.

Fiskaltzak 15 urteko kartzela-zigorra eta beste 10 urtez biktima eta senideak bizi diren lekutik urrun bizitzea eskatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika Iruñea gaur Albisteak Nafarroa ETA gaur Eguneko albisteak