Politika -

Atxiloketa

Nekane Txapartegi atxilotu dute Zurichen (Suitza)

ETArekin kolaboratzeagatik 6 urte eta bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten 18/98 sumarioaren barruan.

Miren Nekane Txapartegi Nieve. Artxiboko irudia: EiTB
Miren Nekane Txapartegi Nieve. Artxiboko irudia: EiTB
Miren Nekane Txapartegi Nieve. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suitzako segurtasun indarrek Miren Nekane Txapartegi Nieve iheslaria atxilotu dute. 6 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten ETArekin kolaboratzeagatik 18/98 sumarioaren barruan.

Suitzako Poliziaren Bulego Federaleko (Fedpol) terrorismoaren aurkako zerbitzuek atxilotu dute, Polizia Nazionalarekin lankidetzan. Operazioa Zurichen egin dute. Txapartegik atxilotzeko euroagindua zuen.

Txapartegiren estradizioa eskatzeko prozedura 2015eko ekainaren 5ean onartu zuen Ministroen Kontseiluak. 2007ko abenduaren 19an ezarri zioten zigorra.

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, Txapartegi ETAren egituran 1998an sartu zen, hasiera batean pasaporteak lortzeko eta Europa erdialdean eta Hegoamerikan azpiegitura lanak egiteko.

Atxiloketaren unean, Txapartegik agiri faltsuak zeramatzan, Barne Ministerioak agiri batean azaldu duenez.

1999an atxilotu zuten ETAren nazioarteko taldearekin lotura zuelakoan, ondoren auziperatu egin zuten. 2007ko azaroan etxetik ihes egin zuen espetxeratzea saihesteko; izan ere, 18/98 sumarioan zigortu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA albisteak Suitza