Politika -

Segurako polizia-operazioa

Arraiz epaitu egingo dute, DyJk akordioa lortzea baztertu ostean

Hain zuzen ere, maiatzaren 9an egingo dute epaiketa. Dignidad y Justicia elkarteak akordioa onartu zuen beste 35 inputatuen kasuan.

Arraizek otsailean deklaratu zuen EAEko Auzitegian Guardia Zibilari 'xake-mate ematea' eskatzeagatik
Arraizek otsailean deklaratu zuen EAEko Auzitegian Guardia Zibilari 'xake-mate ematea' eskatzeagatik
Arraizek otsailean deklaratu zuen EAEko Auzitegian Guardia Zibilari 'xake-mate ematea' eskatzeagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dignidad y Justicia (DyJ) elkarteak ez du babestuko Iñigo Iruin Hasier Arraiz Sortuko presidentearen abokatua Juan Calparsoro EAEko Auzitegi Nagusiko fiskal nagusiarekin negoziatzen ari den akordioa. Horren arabera, kartzela saihestuko luke Arraizek baldin eta egitateak onartu, indarkeriarekin lotutako jarduerei uko egin eta ETAren indarkeriaren biktimei egindako "kaltea" onartuz gero.

Hasier Arraizen kontrako epaiketa maiatzaren 9rako dago aurreikusita EAEko Auzitegi Nagusian.

Juan Calparsoro fiskalburuak atzo, astelehena, Eusko Irratiari baieztatu zionez, aldeak negoziatzen ari dira. Negoziatzen ari diren akordio horren arabera, ETAko kide izatea onartuta, Hasier Arraiz ez litzateke kartzelan sartuko. Dena dela, kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko liokete, eta, horrenbestez, ezingo litzateke EAEko hurrengo hauteskundeetara aurkeztu.

Aldeek ixtekotan duten akordioaren arabera, Arraizi bi urteko kartzela zigorra eta kargu publikoan aritzeko debekua ezarriko liokete. Trukean, ETAk "bere nahierara erabili" zuela onartu beharko luke Sortuko presidenteak, baita biktimei egindako "kaltea" ere. Horrez gain, "indarkeriarekin lotutako jarduerei" uko egin beharko lieke.

Segurako polizia-operazioan atxilotutako 35 auzipetuek urtarrilean Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzarekin eta 04/08ko sumarioko akusazioarekin lorturiko akordio bera litzateke. Orduko hartan herri akusazio gisa aritu ziren Dignidad y Justiciak eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) akordioa babestu zuten.

Dena den, Arraizen auzian herri akusazio gisa parte hartu duen Dignidad y Justiciak adierazi du oraingoan akordioa errefusatuko duela, eta eutsi egingo diola Arraizen kontrako 10 urteko kartzela zigor eskaerari eta kargu publikoan beste hainbeste urtez aritzeko debeku eskaerari. Jarrera horrek ituna Arraizi aplikatzea eragotziko luke.

Daniel Portero Dignidad y Justicia elkarteak adierazi duenez, gaurko zuzendaritza bileran gaia jorratu dute eta Fiskaltza Hasier Arraizekin negoziatzen ari den akordioa arbuiatzea erabaki dute. Haren esanetan, hildakoei traizioa egitea litzateke. "Dignidad y Justiciak bere oinarrizko helburuari eutsi behar dio, hots, biktimei justizia egitea eta horien duintasuna zaintzea", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Sorturen azken albisteak Hasier Arraiz bideoak Epaiketak albisteak EH Bildu Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea EAEko Auzitegi Nagusia hoy