Politika -

Autogobernua

'Euskadi-Espainia binomioa gainditzeko' deia egin du Urkulluk

Bestalde, Estatuak euskal herritarren erabakitzeko eskubidea ukatzen baldin badu, aldebakarreko bide soberanistari ekitea proposatu die EH Bilduk EAJri, Podemosi eta Ezker Anitzari.

Iñigo Urkullu lehendakaria. EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria. EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak "Euskadi-Espainia binomioa gainditzeko" eta Europara begiratzeko deia egin du. "Dimentsio europarra lagungarria izan behar da helburu eta kontzeptu egokiak zehazteko", adierazi du.

Agintariak autogobernuari buruzko jardunaldi batean parte hartu du gaur, Gasteizen, Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Hitzaldian, gai horri buruz "adostasun puntuak" bilatzearen alde agertu da.

"Akordioa lortzea ez da amore ematea", aldarrikatu du Urkulluk, eta euskal politikagintzako "desadostasunak gainditu", eta "batu egiten gaituena" oinarri hartzea proposatu du: "Europa" eta autogobernua berritu behar den "diagnosi bateratua".

Lehen puntu horri dagokionez, subiranotasuna garatzeko modu bakarra "Europa" dela nabarmendu du lehendakariak, "Euskadi-Espainia binomio korapilatsua gaindituta".

Autogobernua berritzeko moduaren harira, "euskal berezitasunaren errespetua" eta "elkarrekiko aintzatespena" oinarri hartzea proposatu du.

"Kontua ez da zein eskumen bai eta zein ez eztabaidatzea, dagozkigun eskumenei egiazko erabaki-edukia ematea baizik, eta aldebiko interpretazioa adostea gatazka dagoenerako, adostutakoa betetzeaz gain", gaineratu du.

Horrenbestez, autogobernua berritzeko, "aldebiko itun bat" adostea proposatu du lehendakariak, betiere "bermeekin", eta Foruak jarri ditu adibide, "euskal erakundeei Gaztelako Koroaren arauak gelditzeko ahalmena eman baitzieten, horien interpretazioa adostu arte".

Urkulluk Estatuarekin "aldebiko harremana" izatea defendatu du, EAEri Nafarroarekin eta Ipar Euskal Herriarekin itunak sinatzea ahalbidetuko liokeena, europar esparruaren baitan. Laburbilduz, "benetako Estatu plurinazionala" sortzeko pausoa izan litekeen akordioa babestu du.

Aldebakarreko bideari ekitea proposatu die EH Bilduk EAJri eta Podemosi

Bestalde, Estatuak euskal herritarren erabakitzeko eskubidea ukatzen baldin badu, aldebakarreko bide soberanistari ekitea proposatu die EH Bilduk EAJri, Podemosi eta Ezker Anitzari.

Estatus politiko berri baten aldeko ?akordio politikoa testu batean? gauzatzea proposatu die Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak erabakitzeko eskubidea defendatzen duten alderdiei eta eragileei, mahai-inguruan.

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak ?erabakitzeko eskubide adostua? aldarrikatu du une oro, ?aldebakarreko ekimenek ez dutelako tokirik? gai honetan.

Krisi ekonomikoaren testuinguruan, egungo estatus politikoa gainditzeko, abertzaleen arteko eztabaida ?martetarra? dela kritikatu du Idoia Mendiak (PSE-EE). Sozialistek autogobernuaren azterketa bat proposatzen dutela gogorarazi du Mendiak, baina erabakitzeko eskubidea baztertuta.

Espainiako Konstituzioak eta Gernikako Estatutuak ?Euskadi politikoki historian lehen aldiz? antolatu zutela azpimarratu du Borja Semperrek (PP). EAEk munduko autogobernu mailarik ?handiena? duela goraipatu du.

Gorka Maneirok esan du Espainian autodeterminazio eskubidea herritarrek dutela (UPyD), ?Konstituzioa aldatzeko?. Erreformak egitearen alde agertu da, baina ez abertzaleei ?atsegin emateko?, espainiar guztien artean ?berdintasun eta ongizate? handiagoa lortzeko baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Urkullu albisteak Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Eguneko albisteak