Politika -

Alberto Garzon

Lau kidetik hiruk aukeratu dute Garzon IUko idazkari nagusi

Alberto Garzon IUko idazkari nagusia izango da, baina datorren asteburuan Madrilen egingo den Biltzar Federala ospatu arte itxaron beharko du kargua berresteko.

Alberto Garzon, artxiboko argazki batean, EFE.
Alberto Garzon, artxiboko argazki batean, EFE.
Alberto Garzon, artxiboko argazki batean, EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astean egindako galdeketan, IUko lau militantetik hiruk (% 74,7) aukeratu zuten Alberto Garzon alderdiko idazkari nagusi izateko.

Alderdiak dituen 21.000 militanteetako 8.548k (% 40,2) hartu zuten parte bozketan, Adolfo Barrena IUko antolaketa idazkariak gaur goizean aurreraturako behin-behineko datuen arabera.

Hori dela eta, Alberto Garzonek IUko idazkari nagusi izaten jarraituko du, baina asteburuan Madrilen egingo den Biltzar Federala ospatu arte itxaron beharko du kargua berresteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Izquierda Unida