Politika -

Gainkostuak lanetan

Jaurlaritzak dio Madril dela Pasaiako Portuaren erantzulea

Halaber, ziurtatu duenez, portuaren eskumena "ez da sekula Euskadiren" esku egon, hain zuzen, Sustapen Ministerioak kudeatzen du, Estatuko Portuak erakundearen bidez.

Oregi (Jaurlaritza) eta Pastor (Sustapen Ministerioa) AHTren lanetan bisitan. Artxiboa: EiTB
Oregi (Jaurlaritza) eta Pastor (Sustapen Ministerioa) AHTren lanetan bisitan. Artxiboa: EiTB
Oregi (Jaurlaritza) eta Pastor (Sustapen Ministerioa) AHTren lanetan bisitan. Artxiboa: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak adierazi du Gobernu zentrala dela Pasaiako Portuaren kudeaketaren erantzulea, "Gobernu espainiarraren eskumen esklusiboa" delako.

Jaurlaritzak Portuko Agintaritzaren presidentea aukeratzeko ahalmena dauka, baina Gobernu zentrala aipatu du Guardia Zibilak operazioa abiatu eta gero, Pasaiako lonja berria dela eta gainkostuak izan direlako.

Izan ere, eraikin berria egiteko lanetan aurreikusitakoa baino 5 milioi euro gehiago xahutu dituzte eta, Estatuko Portuak erakundeak egindako txosten batean agertu zenez, horietako hainbat lan dagokien prozesua bete gabe eta aurrekontuetan agertu barik egin zituzten.

Jaurlaritzak "ez du onartuko kudeaketaren erantzule egitea, horren gaineko kontrola, ikuskaritza eta esku hartzea Gobernu zentralaren esku dagoelako", azaldu du ohar baten bidez.

Gainera, "ezinegona" helarazi egin dio PPren Gobernuari "ulertezina" baita bere ustean "Eusko Jaurlaritza zalantzan jartzea, Pasaiako portua kudeatzen duen Sustapen ministroa alderdi horren kide izanda".

Era berean, Jaurlaritzaren esanetan, portua ez da "sekula Euskadiren esku egon", hain zuzen, Sustapen Ministerioak kudeatzen du, Estatuko Portuak erakundearen bidez. Izan ere, erakunde horiek Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki guztiei oniritzia eman behar diete.

Kontseilua 15 pertsonak osatzen dute, horietatik Eusko Jaurlaritzak "soilik lau" proposatzen ditu, besteak beste, presidentea; gaur egun Ricardo Peña EAJko kidea.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua albisteak Bilboko Portua albisteak Pasaia albisteak Albisteak