Politika -

Valentzia

Rita Barberak PP utzi du, baina senatari karguari eutsiko dio

Alderdiak berak eskatuta hartu omen du militantzia uzteko erabakia, baina Talde Mistoko kide izango da Senatuan Auzitegi Gorenaren aurrean defendatzeko.

Rita Barbera Valentziako alkate ohia. Argazkia: Efe
Rita Barbera Valentziako alkate ohia.
Rita Barberak PP utzi du, baina senatari karguari eutsiko dio

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rita Barbera Valentziako alkate ohiak iragarri du PP utzi duela, alderdiak berak hala eskatuta. Dena dela, senatari izaten jarraituko du Talde Mistoan Auzitegi Gorenaren aurrean defendatzeko; Imelsa auziaren baitan, dirua zuritzea leporatuta, ikertzen ari baitira.

Bere izenenean, baina PPren egoitzako prentsa bulegoaren zigiluarekin, bidalitako oharrean, Barberak adierazi du alderdia utzi izana horren aldeko lanaren "beste adibide bat" dela, eta hala inork ez duela erabiliko bere izena "emaitza politikoak edo hauteskundeetakoak ezkutatzeko edo berari leporatzeko".

Valentziako alkate ohiak aitortu du erabaki "mingarria" dela, baina "askatasun osoa" emango diola "dagozkion epaitegietan" nahi duen moduan jokatzeko.

Barberak gaineratu du "errugabetasun presuntzioa urratu dioten pertsonen" kontra joko duela aurrerantzean.

"Nik are indar handiagoz jarraituko dut lanean nire lurraren alde, Valentziatik harago, Espainia osoaren alde. Gehiengoak nahi dugun Espainia demokratiko, libre eta konstituzional horren alde", adierazi du Barberak oharraren amaieran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak