Politika -

Urriak 2

Alderdi Egunean eskerrak emango dizkie EAJk alderdikideei

Igande honetan, urriak 2, EAJk Alderdi Eguna ospatuko du. Oraingo honetan, ‘Zurekin, inoiz baino gehiago’ lelopean izango da.

2015eko Alderdi Eguna. Argazkia: EiTB
2015eko Alderdi Eguna. Argazkia: EiTB
2015eko Alderdi Eguna. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk igande honetan, urriak 2, ospatuko du Alderdi Eguna. Oraingo honetan, ‘Zurekin, inoiz baino gehiago’ lelopean izango da eta alderdikideei, baita Euskadi bestelakoa dela erakutsi duten herritar guztiei ere, eskerrak emango dizkiete. Hala, EAJk nazio eraikuntzarekin eta gizarte justiziarekin dituen konpromisoak berresteko erabiliko du egun hori.

Leloaren bidez, herria pertsona guztiekin eraiki behar dela gogorarazi nahi dute, hau da, inor atzean utzi gabe. Ildo horretatik, etorkizunean izan nahi duena erabaki ahal izango duen herria eraikitzeko, Europako beste nazio batzuekin batera, subjektu politiko izateko borondatea duen herria eraiki nahi du EAJk.

Mezu horren bidez, EAJk esker ona adierazi nahi die alderdikideei, baita Euskadi bestelakoa dela erakutsi duten herritar guztiei ere, “herria berdeztatzen lagundu duten euskal emakume eta gizonei”.

Alderdi Eguna 10:00etan hasiko da, eta orduan emango zaie ongi etorria kanpotik etorritakoei . 10:30ean meza ospatuko da eta 11:15ean agintarien desfilea hasiko da.12:00etan ekitaldi nagusia egingo da eta hizlariak izango dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidentea.

Ekitaldiaren antolakuntzari dagokionez, 90 boluntariok hilabetea daramate lanean. Alderdi Egunak 400.000 metro koadroko zabalera hartuko du, hauetatik 130.000 metro koadro izango dira ospakizun gunerako, 25.000 karpetarako eta gainerakoa aparkaleku eta zerbitzuetarako. 29 txosna eta 140 jantoki jarriko dira, eta 20.000 bazkari emango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea EAE albisteak Alderdi politikoak berriak Albisteak