Politika -

Aieteko hitzorduaren bezperan

Foro Sozialak eta Nazioarteko Harremanen Taldeak bilera egin dute

Foro Sozialaren ordezkariak Brian Currinekin, Raymond Kendallekin eta Alberto Spektorowskin batzartu dira, eta azken urte hauetan egindako lanaren txostena helarazi diete.

Foro Sozialak eta Nazioarteko Harremanen Taldeak bilera egin dute Bilbon. EFE
Foro Sozialak eta Nazioarteko Harremanen Taldeak bilera egin dute
Foro Sozialak eta Nazioarteko Harremanen Taldeak bilera egin dute Bilbon. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brian Currin, Raymond Kendall eta Alberto Spektorowski Nazioarteko Harremanen Taldeko kideak Foro Sozialaren ordezkariekin batzartu dira ostiral honetan Bilbon, bihar Donostian, Aieteko Jauregian, egitekoak diren ekitaldiaren bezperan. Lan bilera izan da gaurkoa, eta bertan Foro Sozialeko kideek azken urte hauetan egindako lanaren txostena helarazi diete Nazioarteko Harremanen Taldeko ordezkariei.

Zehazki, Nekane Alzelai (Ahotsak), Peio Dufaut (Bake Bidea), Ainara Esteran (Egiari Zor Fundazioa) eta Agus Hernan Foro Sozialaren koordinatzailea izan dira batzarrean eta, datozen hilabeteetarako aurreikusitako egutegiarekin batera, azken zortzi hilabeteetako lana biltzen duen txostena aurkeztu diete.

Urtarrilean Gernikan egindako III. Foro Soziala egin zutenetik 46 bilera egin ditu Foro Sozialak hainbat erakunde, alderdi politiko, sindikatu eta ordezkari sozialekin, 'armagabetze eta desegite prozesua diseinatu, garatu eta bukatzeko'.

Bake bidean beste pauso bat

Euskal Herriko bake-prozesua indartzeko bokazioarekin jaio zen Foro Soziala, eta larunbatean beste urrats bat eman nahi du bide horretan. Izaera iraunkorra hartuko du Foro Sozialak larunbat honetan egingo dute aurkezpen ofiziala, Aieteko Bakearen Etxean. Halaber, gaur Nazioarteko Harremanen Taldeari helarazitako txostena ere aurkeztuko dute. Hain zuzen, ETAk ekintza armatuak behin betiko utziko zituela iragarri zuenetik bost urte bete direnean emango da pauso berri hau.

EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek larunbateko hitzorduan izango direla iragarri dute. Hala, Andoni Ortuzar jeltzalea, Arnaldo Otegi EH Bilduko kidea eta Pili Zabala Elkarrekin-Podemos koalizioko ordezkaria izango dira han.

Horiekin batera, bihar Donostian izango dira Adolfo Muñoz (ELA), Ainhoa Etxaide (LAB), Unai Sordo (CC.OO) eta Steilas, ESK eta EHNE sindikatuetako kideak, eta gizarte zibileko 22 entitateko ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak ETA Gaurko azken orduko albistea