Politika -

Krisia PSOE-N

Pedro Sanchez 'gogotsu eta indartsu' dago PSOEren buru izateko

Sozialisten idazkari nagusi ohiak aitortu duenez, hanka sartu zuen Podemos 'populistatzat' jota, eta bi alderdiek elkar ulertu behar dutela uste du.

Sanchez, elkarrizketaren une batean. EFE
Pedro Sanchez. EFE
Pedro Sanchezek Euskadiren eta Kataluniaren nazio izaera onartu du

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Gogotsu eta indartsu", hala sentitzen dela dio Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi ohia berriro alderdiaren buruzagitza lortzeaz. Haren ustez, "duela hiru urte —orduan aukeratu zuten idazkari nagusi— baino prestatuago dago. "Igerilekuan ura ikusten badut, ez dut hutsik egingo", erantsi du.

Kongresuan zuen eserlekuari uko egin berritan, elkarrizketa egin diote bart La Sexta telebista kateko 'Salvados' saioan. Nabarmendu duenez, Espainian barrena ibiliko da alderdikideak entzuteko eta, babesa topatuko balu, alderdiaren Idazkaritza Nagusira bueltatzeko saiakera egingo du, dagoen egoeran hori zaila dela onartu duen arren.

Aurkari nor izan beharko lukeen galdetuta, Sanchezek erantzun du Susana Diaz ere lehiara aurkeztu beharko litzatekeela; "aurkezteko erantzukizuna eta betebeharra dauka", erantsi du.

Elkarrizketan "ustez ezkerrekoak" ziren egunkari eta enpresaburu batzuen presioak aitortu ditu Sanchezek PSOEren eta Podemosen arteko gobernu akordio bat oztopatzeko bidean.

Podemos

Sanchezen ustez, PSOE eta Podemos elkar ulertu beharrean daude. Are, aitortu du Pablo Iglesiasek zuzentzen duen alderdiarekin hanka sartu zuela: "Batzorde Federalean populistatzat jo nuen Podemos. Ez nekien oso ondo zer zen. Ez nuen ulertu zenbat jende dagoen Iglesiasen atzean politika berritu nahian".

Nabarmendu duenez, mokoka ibili beharrean, PSOEk "beste ezkerrarekin, Podemosekin, ulertu beharra dauka".

Katalunia eta Euskadi nazioak dira

Kataluniako auziaz galdetuta, Konstituzioaren erreforma bozkatuta konponduko dela iritzita dago Sanchez. "Espainia nazioen nazioa da. Katalunia nazioa da Espainiako nazioaren baitan, Euskadi ere berdin. Hitz egin eta aitortu beharreko kontua da hori", adierazi du.

Azaldu duenez, PSOEren Batzorde Federalak agindutakoa bete du beti, eta, hortaz, ez du independentziaren aldekoek negoziatu, baina "elkarrizketak" egon direla aitortu du.

Horren ildoan, "bi garai" izan zirela ohartarazi du. Lehen legegintzaldian, eurekin hitz egin zuen baina jarrera "irmoa" zuten. Ekaineko hauteskundeen ostetik, ordea, adostasunerako "bideak lortzeko prest" zeuden Kataluniako independentziazaleak. Orduko hartan, "PPren alternatiba izango zen gobernua osatzeko aukera gehiago zeuden", onartu du.

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Rajoy berriak Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez albisteak Albisteak