Politika -

PSC-ren Biltzarra

PSCk PSOEri ematen dion 'ikuspegi plurala' goraipatu du Mendiak

Azpimarratu duenez, berriro PSOE 'indartsu' bat izateko beharrezkoa da 'PSC indartsu bat' izatea.

Idoia Mendia, PSCren biltzarrean. Argazkia: EFE
Idoia Mendia, PSCren biltzarrean. Argazkia: EFE
Idoia Mendia, PSCren biltzarrean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia euskal sozialisten idazkari nagusiak goraipatu egin du gaur PSC alderdiak PSOEri ematen dion "ikuspegi plurala", eta PSOEren eta Kataluniako sozialismoaren arteko batasuna aldarrikatu du, hura zalantzan jartzen dutenen aurrean: "Asko behar zaituztegu, elkarrekin indartsuagoak gara" agertu du PSCren XIII. biltzarrean.

Bartzelonan ostiraletik egiten ari ziren Kataluniako sozialisten biltzarra ixteko egin duen mintzaldian zehar, Mendiak azpimarratu du berriz ere PSOE "indartsu" bat izateko beharrezkoa dela "PSC indartsu bat" izatea.

Mendiak onartu du ez dakiela nola bukatuko den sozialisten buru berria hautatzeko alderdi barruan egiten ari diren barne-eztabaida prozesua, baina nabarmendu duenez, "PSOEren urterik onenak beti etorri dira PSCren eskutik".

"Zuok gabe ez gara ezer, ez diogu sekula uko egingo gure batasunari", baieztatu du Mendiak. PSE-EEren buruak ez du ulertzen PSCren "ikuspegi pluralik" gabeko PSOErik.

Mendiaren iritziz, "inor ezin da gure proiektutik kanpo geratu, sozialisten proiektuan guztiok gara beharrezkoak, inor ez dago soberan.

Mendiak Joan Botellaren (Federalistes d'Esquerres) eta Mario Romeoren (Tercera Vía) ondoren hitz egin du, eta "inoren aurrean bururik ez makurtzera deitu du".

Rajoyren inbestidura-saioan sozialistak sumindu zituen Gabriel Rufian (ERC alderdiak Kongresuan duen bozeramailea) ere hizpide izan du bere mintzaldian. Hari erreferentzia eginez, honako hauxe salatu du: "Madrilen ezkerreko txartelak banatzen dituzten bitartean, Katalunian eskuin zaharrenarekin hitzartzen dute".

"Ez dugu inoren leziorik onartuko", adierazi du Mendiak. ETAk erail zuen eta PSCren agintaria izan zen Ernest Lluch ere gogoan izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Albisteak PSOE Idoia Mendia albisteak PSE-EE Gaurko azken orduko albistea