Politika -

Madrilgo Udala

Zapata: 'Txioa kakotx artean idatzi nuen aipu bat zelako'

Auzitegi Nazionala zinegotzi ohia epaitzen ari da dagoeneko hiru aldiz artxibatutako auzi batean. Fiskaltzak dio ez dagoela deliturik, Dignidad y Justiciak jarritako salaketari bide eman diote.

Zapata, gaur, ANean deklaratzen. Argazkia: EFE
Zapata, gaur, ANean deklaratzen. Argazkia: EFE
Zapata, gaur, ANean deklaratzen. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Guillermo Zapata Ahora Madrileko zinegotziaren aurkako epaiketa egingo du gaur, Irene Villaren kontura txiste bat Twitterren publikatzeagatik. Urtebete eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu dute Zapatarentzat, baina Fiskaltzak ez dio deliturik leporatu. Hala, akusazio partikularrak soilik egindako salaketan oinarritu dira prozesua abiarazteko.

Zapatak ukatu egin du aretoan bere asmoa inor iraintzea izan zenik. Azaldu duenez, txikitatik entzundako zerbait izan zen eta umorearen mugaren inguruan Twitterren izandako eztabaida baten baitan egin zuela.

Zinegotziak berretsi du, hala, terrorismoa gaitzesten duela eta ez dela "inolaz ere" antisemita. Zapataren arabera, Irene Villaren inguruan idatzitako txioa kakotx artean publikatu zuen "txikitatik entzundako txiste bat aipatu nuelako", baliteke bere auzoa ETAk Irene Villaren eta bere amaren aurka egindako atentatua izan zen lekutik gertu dagoelako.

Zapataren asmoa -azaldu duenez- izan zen aipatutako sare sozialean sortutako eztabaida batean sartzea. Eztabaidan, Nacho Vigalondo zinema zuzendaria ere bazebilen, eta umorearen ingurukoa zen. Zapatak agerian utzi nahi izan zuen zelan "desitxuratu" daitekeen txiste bat, sare sozial horretan. Kultura zinegotziaren hitzetan, baliteke "barregarria ez izatea", baina neurriz kanpo azaldu nahi izan zuen.

Dignidad y Justicia elkarteak terrorismoaren biktimak "umildu eta iraintzea" leporatu dio Zapatari, sare sozialetan zabaldutako mezuetan eta, gainera, "biktimen aurkako irainak eta gorrotoa sustatu" egin dituela dio elkarteak.

Zigor arloko Hirugarren Sekzioko Aretoak agindu zion irailaren 14an Santiago Pedraz Instrukzio Epaitegi Zentraleko buruari Zapata epaitzea, hirugarrenez.

Instrukzio epaileak martxoan artxibatu zuen Zapataren aurkako prozesua, txistearekin biktimak umildu nahi izan zituenik arbuiatuta eta adierazpen askatasunak babestuta zegoela iritzita; halere, Aretoak ondorioztatu zuen bazegoela zinegotzia epaitzeko nahikoa oinarria.

Daniel Porterok gidatutako elkarteak urtebete eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Zapatarentzat, baita zazpi urteko gaitasungabetzea ere, mezuok "gizartearengan eta -Twitterreko- erabiltzaileengan alarma" eragin zutelakoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Delituak bideoak Epaiketak bideoak Albisteak Madril