Politika -

Memoria historikoa

Azpeitiko Auzitegiak ez du onartu Otaegiren familiak jarritako kereila

Frankismoko azken fusilatzeak ikertzeko eta 41 urte geroago justizia egitea eskatu du Angel Otaegiren familiak. Azpeitiko Auzitegiak hartutako erabakia errekurrituko dutela iragarri dute.

Angel Otaegiren familiak egindako agerraldia. Argazkia: EiTB
Angel Otaegiren familiak egindako agerraldia. Argazkia: EiTB
Angel Otaegiren familiak egindako agerraldia. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azpeitiko Auzitegiak ez du tramitera onartu Angel Otaegiren familiak jarritako kereila kriminala. ETAko kidea Jon Paredes ‘Txiki’rekin batera fusilatu zuen erregimen frankistak, 1975ean. 41 urte geroago, gertakizunak preskribatuta daudela argudiatu du Azpeitiko Auzitegiak. Gainera, egun indarrean jarraitzen duen Amnistiaren Legea ezarri behar dela esan du.

Ondorioz, Gipuzkoako Auzitegian jarritako helegitea onartzen duten itxaroten dago Otaegiren familia.

Angel Otaegiren familiak irailaren 21ean jarri zuen kereila kriminala, ETAko kidea hil zutela 41 urte bete zirenean. Familiak kasua ikertzea, informazioa eskuratzea eta justizia egitea eskatu zuen. Orain, frankismoko azken fusilatzeak ikertzeko Argentinan irekita dagoen bideari helduko diotela jakinarazi du familiaren abokatuak.

Erabaki hori Mertxe Urtuzaga Otaegiren lehengusinak eta Mikel Elortza abokatuak ostiral honetan egin duten agerraldian iragarri dute. Bertan Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea izan da, Otaegiren familiari babesa emateko.

Elortzak azaldu duenez, Espainiako auzitegiek inoiz ez dituzte tramitera onartu mota horretako kereila kriminalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika ETA albisteak Epaiketak Gaurko azken ordukoa Frankismoari buruzko albisteak