Politika -

EAJ-PP negoziazioak

AHTren inguruan PPk eta EAJk asko aurreratu dezaketela dio Santamariak

Espainiako Gobernuko presidenteordeak esan du Abiadura Handiko Trenarena gai garrantzitsua dela, baina “arazo tekniko batzuk” dituela.

Soraya Saenz de Santamaria eta Andoni Ortuzar elkarri agurtzen. Artxiboko argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria eta Andoni Ortuzar elkarri agurtzen. Artxiboko argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria eta Andoni Ortuzar elkarri agurtzen. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Sanez de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak esan du 'Euskal Y'-a gai garrantzitsua dela eta ildo horretan Mariano Rajoyren exekutiboak eta Eusko Jaurlaritzak “asko aurreratu” dezaketela.

Joan den larunbatean, Andoni Ortuzar EAJren presidenteak esan zuen Abiadura Handiko Trenaren gaia “argi eta garbi” geratzea ezinbestekoa dela, PPk jeltzaleekin “harreman sendoa” izan nahi baldin badu.

“Data asko eman dituzten, baina inoiz ez dute esandakoa bete; honakoa azken aukera da”, ohartarazi zuen Ortuzarrek.

Gaur, COPE irratian egindako elkarrizketa batean, Saenz de Santamariak aitortu du Ortuzarrekin nahiz Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearekin 'Euskal Y'-az nahiz beste gai batzuetaz hitz egin dutela eta erantsi du Abiadura Handiko Trenari “bultzada” eman zaiola 2011tik hona.

Santamaria azpimarratu du proiektu horrek “arazo tekniko batzuk” badituela, “baina hori ingeniarien lana da, eta ez politikariona”.

Nolanahi ere, “gai garrantzitsua da eta bide horretan asko egin dezakegula uste dut”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Alderdi Popularra Eusko Jaurlaritza albisteak Espainiako Gobernua albisteak Eguneko albisteak