Politika -

Auzitegi Nazionala

Atzera bota dituzte espetxean dauden hiru altsasuarren helegiteak

Joan den asteartean aske geratu ziren Altsasuko gertaerengatik auzipetutako beste lau gazteak.

Auzipetuen alde Altsasun egindako mobilizazioetako baten artxiboko argazkia.
Auzipetuen alde Altsasun egindako mobilizazioetako baten artxiboko argazkia.
Auzipetuen alde Altsasun egindako mobilizazioetako baten artxiboko argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalaren Zigor-arloko Laugarren Salak atzera bota ditu kartzelan dauden hiru altsasuarren helegiteak eta, beraz, gazteek preso jarraituko dute.

Joan den asteartean Carmen Lamela epaileak aske utzi zituen Altsasuko liskarrarengatik auzipetutako gainerako lau gazteak. Astean bi aldiz epaitegira joan beharko dute sinatzera, Estatutik ateratzea debekatuta dute eta pasaportea kendu diete.

Jokin Unamuno, Adur Ramirez eta Oihan Arnanz libre uzteari berriz uko egin dio. Lamela epaileak dio ez dagoela bermatuta, aske utziz gero, “biktimen ondasun juridikoen kontra egingo ez dutenik edo bestelako deliturik gauzatuko ez dutenik”.

Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Laugarren Salak bat egin du Lamelaren argudioekin eta, beraz, hirurek espetxean jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Nafarroa gaur Eguneko albisteak Eguneko albisteak Altsasu azken ordukoa Gazteak gaur