Politika -

Eusko jaurlaritza

250 goi kargudun izatea 'beharrezkoa eta neurrizkoa' da, dio Urkulluk

Lehendakaria Jaurlaritzan goi kargudun eta aholkulari kopurua igotzearen inguruan mintzatu da kontrolerako saioan; EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek kritikatu egin dute erabakia.

Lehendakaria, artxiboko irudia batean. Argazkia: EFE
Lehendakaria, artxiboko irudia batean. Argazkia: EFE
Lehendakaria, artxiboko irudia batean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek Jaurlaritzaren goi-kargudun kopuruaren inguruan egindako kritikei erantzun die, eta esan du 250 pertsonako egitura "beharrezkoa, zentzuduna" eta herrialde mailako erronkei aurre egiteko "neurrikoa" dela.

Jaurlaritzan goi kargudun eta aholkulari kopurua igotzearen inguruan mintzatu da lehendakaria kontrolerako saioan, Iker Casanovak (EH Bildu) eta Pili Zabalak (Elkarrekin Podemos) goi-kargudun kopuruaren igoerari buruz egindako galderen eta kritiken ostean.

Goi kargudunen kasuan, aurreko legealdian baino 17 gehiago daude, eta 164 dira, sailburu, sailburuorde eta zuzendarien artean. Era berean, aholkulari kopuruak ere gora egin du, 72tik 92ra.

Lehendakariak azaldu duenez, 2017rako aurrekontuen proiektua % 1,2 hazi da, baina goi-kargudunen eta aholkulari egiturari zuzendutako baliabideak (250 inguru dira) % 0,02 hazi dira.

Gainera, azpimarratu duenaren arabera, azken 30 urteetan goi-kargudun gutxien izan duen bigarren Jaurlaritza da oraingoa.

Lehendakariaren esanetan, koalizioko Eusko Jaurlaritza 11 sailek osatzen dute, hori dela eta, zuzendari eta aholkulari kopurua programa betetzeko helburuaren "araberakoa da".

"Inoiz baino eskumen, gardentasun eta ardura gehiago ditugu", erantsi du Iñigo Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra EH Bildu Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi