Politika -

ETA-ren armagabetzea

ETB: Urkullu, Barkos eta Etchegaray bitartekariekin bildu ziren

Euskal Herriko erakunde nagusien ordezkarien eta nazioarteko egiaztatzaileen arteko bilera asteazkenean izan zen Arkautin, ETBk jakin ahal izan duenez.

ETB: Urkullu, Barkos eta Etchegaray, bitartekariekin

1:50

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko erakundeetako ordezkari nagusiek eta Ram Manikkalingam Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordeko koordinatzaileak bilera egin zuten asteazkenean, apirilaren 5ean, Arkautin (Araba), ETBk jakin ahal izan duenez. Hitzorduaren irudiak albiste honi lotutako bideoan ikus daitezke.

Jaurlaritzaren izenean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia izan ziren. Foru Gobernuaren ordezkari gisa, Uxue Barkos Nafarroako presidentea eta Alvaro Baraibar Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaria bertaratu ziren. Jean René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko presidentea eta Marc Amestoy bere kabineteko burua ere egon ziren bileran.

Eusko Jaurlaritzak ohar batean jakinarazi duenez, ETAren armagabetzearen eta berehalako urratsen "analisia partekatzea" zuen helburu bilerak. Halaber, Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeari egindako "lan onari babesa emateko" baliatu zuten hiru erakundeek. Helburu hau lortze aldera, "gizartearen inplikazioa" ere baloratu zuten. ETAren armagabetzea "behin betikoa, baldintzarik gabekoa eta egiaztagarria" izatea eta "legaltasun-bermeen esparru batean garatzea" eskatu zioten hiru erakundeek batzordeari.

Jaurlaritzaren esanetan, bilerak lau orduko iraupena izan zuen, eta Neiker-Tecnalia ikerketa zentroaren egoitzan egin zuten, Arkautin.

Batzarra asteazkenean izan zen, ETAk bere azken agiria kaleratu baino 48 ordu arinago, eta apirilaren 8a, 'Armagabetzearen Eguna' delakoa, baino hiru egun lehenago.

 

 

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Urkullu albisteak Nafarroako albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Iparraldea berriak Uxue Barkos Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak Bakea Euskadin Euskal Elkargoa