Politika -

Auzitegi Nazionala

14.400 euroko isuna eskatu dute 2015eko Kopako finaleko txistuengatik

Santiago Espot Catalunya Accioko presidentearen kontrakoa da eskaera, bera izan zelakoan Camp Noun Espainiako ereserkiari txistu egiteko ekimenaren sustatzailea.

Athleticen jarraitzaileak. Argazkia: Efe
Athleticen jarraitzaileak. Argazkia: Efe
Athleticen jarraitzaileak. Argazkia: Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 14.400 euroko isuna eskatu du Santiago Espot Catalunya Accioko presidentearen aurka, 2015eko Kopako finalean, Bartzelonak eta Athleticek jokatutakoan, Camp Noun, Felipe VI.a erregearen aurrean Espainiako ereserkiari txistu egiteko ekimena sustatzea leporatuta.

Ana Noe fiskaltzak akusazioko idatzian azaldu duenez, Espot erregearen kontrako irainen eta Espainiaren aurkako laidoaren egile da, eta Auzitegi Nazionalak epaituko du aurki.

Fiskaltzaren arabera, Espotek sustatu zituen ekintza horiek "milioika pertsonak" ikusi zituzten, eta "sumindura sortu zuten Espainiako herritar askoren artean, herri eta nazio duintasuna ordezkatzen duten irudiak mespretxatu eta errefusatu zituztelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Athletic Kirolak Politika Bartzelona albisteak Gaurko azken orduko albistea