Politika -

Katalunia, urriak 1

Konstituzionalak atzera bota du erreferenduma azkar tramitatzeko helegitea

Kataluniako Parlamentuak araudi-aldaketa onartu zuen,  erreferendumerako legea lehenbailehen onartzeko; uztailaren 31n atzera bota zuen Konstituzionalak, eta, orain, helegitea.

Konstituzionalak atzera bota du helegitea. Argazkia: EiTB.
Konstituzionalak atzera bota du helegitea. Argazkia: EiTB.
Konstituzionalak atzera bota du helegitea. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak arbuiatu du Kataluniako Gobernuak aurkeztutako helegitea, eta, hortaz, erreferenduma azkar tramitatzeko Kataluniako Parlamentuak onartutako araudi-aldaketak indargabetuta jarraitzen du.

Konstituzionalaren iturriek zehaztu dutenez, ordubete eman dute eztabaidatzen Kataluniako Gobernuak aurkeztutako helegitea; Generalitatek uste zuen ‘eskubide-abusua’ zegoela Espainiako Gobernuak araudiaren aldaketaren harira egindako inpugnazioan.

Erabakia aho batez hartu dute; izan ere, Konstituzionalak uste du gauza bat bakarrik eztabaidatu ahal dela, hau da, erreformarako prozedurak baldintza guztiak bete dituen ala ez.

Uztailaren 31n utzi zuen bertan behera Konstituzionalak Kataluniako Parlamentuak onartutako aldaketa, Mariano Rajoyren Gobernuaren helegitea ontzat hartuz. Erabaki horren aurka, helegitea jarri zuen Kataluniako Gobernuak.

Legearen tramitazioa ez dute eztabaidatu

Konstituzionala bildu aurretik, Kataluniako Parlamentuaren Mahaiak ez du eztabaidatu Erreferendumaren Legearen tramitazioa; arau horrekin nahi dute babestu independentistek urriaren 1eko erreferenduma.

Junts pel Sik eta CUPek uztailaren 31n erregistratu zuten erreferendumaren legearen proposamena; bazirudien gaurko Mahaian eztabaidatuko zutela, gai-zerrendan sartuta, baina ez da horrela gertatu.

Espainiako Gobernuak iragarri zuen abuztuaren hasieran helegitea aurkeztuko zuela Konstituzionalaren aurrean, Mahaiak lege horren tramitazioa onartu bezain laster.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniaren independentzia Espainia argazkiak Alderdi politikoak Albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès albisteak