Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Milaka lagunek ‘presoak etxera ekartzeko bide-orria’ adostea eskatu dute

Politika

Manifestazioa

Milaka lagunek 'presoak etxera ekartzeko bide-orria' adostea eskatu dute

Agentziak | Erredakzioa

2017/08/25

Gehiengoa duten "ordezkari politikoei, sindikalei eta sozialei" luzatu die mezua Gotzon Amarro ‘Kalera Kalera’ ekimeneko bozeramaileak.

0:41
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Milaka lagun bildu dira ostiral honetan Bilbon, presoei buruzko “bide-orria” lehenbailehen adostea eskatu duen manifestazio batean. Era berean, Estatuak “ezarri nahi duen blokeo egoera” salatu du ‘Kalera Kalera’ ekimenak, eta euskal presoak kartzelatik irten eta etxera itzultzea aldarrikatu du.

Eguerdian egindako martxa Bilboko Moyua Plazatik irten da, 12:30ak aldera. Bilboko Aste Nagusiaren baitan murgilduta, Bizkaiko hiriburuko kale nagusiak zeharkatu ostean Udaletxeraino hurbildu dira, ‘Kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera’ lelopean.

Manifestariek ikurrinak eta euskal presoak hurbiltzearen aldeko banderak eraman dituzte gainean. Gainera, ‘Euskal presoak, etxera’ bezalako oihuak etengabe entzun dira ostiral honetako ekitaldian.

Gotzon Amarro ‘Kalera Kalera’ ekimeneko bozeramaileak adierazi du indarrean dagoen espetxe-politikarekin Estatuak ezarri nahi duen “blokeoa apurtzeko gai” izango direla euskal herritarrak.

“Euskal gizarteak eskatu bezala presoen kolektiboak etxean lehenbailehen egoteko ezinbesteko urratsak eman ditu jada, baina orain urrats berriak eman behar dira”, gaineratu du Amarrok.

Arrazoi horregatik, “bakean eta askatasunean oinarritutako etorkizuna lortzeko euskal presoak lehenbailehen Euskal Herrira hurbiltzeko ahalbidetu dezakeen bide-orria adostu behar da gehiengo ordezkari politikoen, sindikalen eta sozialen artean”, nabarmendu du ‘Kalera Kalera’ ekimeneko bozeramaileak.

Amarrok gogora ekarri du kartzelan hildako Kepa del Hoyo preso galdakaoztarra: “Haren semeak helarazi zigun mezuari eutsi nahi diogu. Hala, Estatuaren espetxe-politikaren eta dispertsioaren eraginez kartzelan hiltzen den azken presoa izatea nahi dugu”.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena