Politika -

Kataluniako referenduma

Puigdemont: 'Ez dut inolaz ere onartuko nire eskumenak baliogabetzea'

Generalitateko presidenteak iragarri duenez, urriaren 1az geroztik Espainiako Gobernuaren jarrera "erabat aldatuko da".

Carles Puigdemont Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Kargutik kentzea Kataluniako Parlamentuari dagokiola esan du Puigdemontek

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak ez du uste, urriaren 1eko erreferenduma prestatzearen ondorioz, kargutik kenduko dutenik, La Vanguardia egunkariari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez. "Ez dut inolaz ere nire eskumenen baliogabetzerik onartuko", adierazi du.

"Presidente kargua uzteko baldintzak Kataluniako Estatutuak zehazten ditu, hori dela eta, balizko etenaldiren aurrean planto egin beharko genuke", esan du. Gainera, azaldu duenez, Kataluniako Gobernuak edozein egoera aurreikusi du, baita Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioa, baina errefusatu du horrek Generalitatearen eta Estatuaren arteko gatazka konponduko lukeenik.

Puigdemontek azpimarratu duenez, urriaren 1ean bozkatuko dute, "6.000 hautetsontzi inguru izango dira" Kataluniako independentziaren inguruan bozkatu ahal izateko, baina kontsulatu batean edo etxebizitza batean gordeta daudela ukatu du.

Bestalde, urriaren 1az geroztik Espainiako Gobernuaren jarrera "erabat aldatuko" dela iragarri du, referendumaren emaitza independentziaren aldekoa edo kontrakoa izanda ere.

Kataluniako atentatuak

Bartzelonan eta Cambrilsen izandako atentatuei dagokienez, Kataluniako presidenteak esan du Generalitatea eta Estatua "espero bezala aritu dira", baina Esquadra Mossoen ekintzekin politika egin nahi izana salatu du. "Badirudi Kataluniako poliziaren arrakastak hautsak harrotu dituela, baina terrorismoaren aurkako borrokan etsaiak terroristak beraiek dira", nabarmendu du.

Referedumaren egunean Mossoek izan dezaketen paperari buruz, Puigdemontek esan du ez dutela "inolako erantzukizunik", eta bakarrik segurtasuna bermatuko dutela.

Albiol

Xavier García Albiol Kataluniako Alderdi Popularreko presidenteak hausnarketa egin dezala eskatu dio gaur Carles Puigdemonti, eta gogoratu dio Moncloako ateak zabalik dituela "betiere, legearekin bat datorren proposamenen bat egiteko prest egonez gero".

Castelldefelsera (Bartzelona) egin duen bisitaldian esan duenez, asteazken honetan Kataluniako Gobernuak erreferendumaren legea parlamentuan izapidetzea erabakitzen badu azkenean, Espainiako "Gobernuak Zuzenbidezko Estatuaren baliabide guztiak erabiliko ditu dagokion erantzuna emateko, proportziozkoa baina irmoa".

Halaber, aurreratu du bere alderdiak ez duela parte hartuko Kataluniako parlamentuko hurrengo osoko bilkuran eta "legez kontrako ekintza" dela esan du.

Iceta

Bere aldetik, Miquel Iceta PSCko buruak adierazi duenaren arabera, Generalitateak datorren urriaren 1erako independentziari buruzko erreferenduma antolatzen badu, bozkatzera ez joateko deia egingo diete Kataluniako sozialistek euren hautesleei eta gainerako herritarrei.

Icetaren aburuz, Junts pel Sí (JxSí) eta CUP alderdiek onartzeko asmoa duten Iragankortasun Juridikorako Legeak bi asmo besterik ez ditu: independentziaren alde daudenei "serio doazela erakustea" eta independentziaren aurka daudenei "beldurra eragitea" 'ezezko' botoa ematera joan daitezen eta, modu horretan, balizko parte-hartze kopurua handiagoa izan dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua bideoak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Pere Aragonès albisteak