Politika -

Auzitegi Gorena

Otegiri inhabilitazioa 2021era arte mantentzeko eskatu du fiskalak

Goreneko fiskalaren hitzetan, kartzela-zigorra eta kargu publikoan aritzeko debekua desberdinak dira, eta ondorioz, bigarrenak bide propioa jarraitu behar du.

Arnaldo Otegi buruzagi abertzalea. Artxiboko irudia: EFE
Arnaldo Otegi buruzagi abertzalea. Artxiboko irudia: EFE
Arnaldo Otegi buruzagi abertzalea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi buruzagi abertzalea kargu publikoan aritzeko debekua oraindik amaitu ez dela erabakitzeko eskatu dio fiskalak Auzitegi Gorenari. Auzitegi Nazionalaren arabera, inhabilitazioa 2021era arte luzatu behar da.

Auzitegi Nazionalak Otegiri hamar urteko espetxe-zigorra eta inhabilitazioa ezarri zion Bateragune auziagatik. Gorenak kartzela-zigorra sei urte eta erdira murriztu zion. Zigorrak kargu publikoan aritzeko debekua barneratzen zuen.

Auzitegi Nazionalaren arabera, nahiz eta buruzagi abertzalea 2016ko martxoaren 1ean espetxetik atera, sufragio pasiborako eta kargu publikoan aritzeko inhabilitazioa 2021era arte ez du beteko.

Gainera, kargu publikoan aritzeko debekua zigor irmoa dela uste du Auzitegi Nazionalak; izan ere, Otegik ez zion helegitea garaiz jarri. Fiskalak Auzitegiko irizpidearekin bat egin du. Bere garaian, Auzitegi Nazionalaren aurrean, Otegiren abokatuaren argudioen aurka azaldu zen.

Goreneko fiskalaren ahotan, kartzela-zigorra eta kargu publikoan aritzeko debekua desberdinak dira, eta ondorioz, bigarrenak bide propioa jarraitu behar du eta zigorra 2021an amaitu behar da.

Defentsaren helegitea

Kargu publikoan aritzeko debekuaren aurkako helegitean, Otegiren abokatuak kontrakoa argudiatu du.

Buruzagi abertzalearen defentsaren hitzetan, kartzela-zigorra 2016ko martxoan bukatu zen, eta inhabilitazioa osagarri bat zenez, bigarren mailako zigorra espetxearekin batera amaitu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Auzitegi Nazionala berriak Auzitegi Gorena argazkiak Albisteak