Politika -

KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Gasteizko Udaltzaingoak Anna Gabrielen hitzaldia eten du

Gasteizko epaitegiak Udalari debekatu egin dio udal lokalak hitzaldia emateko erabiltzea, eta udaltzainak debekua betearaztera joan dira. Aretoa jendez hustu dute.

Anna Gabriel (CUP) Gasteizen. Argazkia: EiTB
Udaltzaingoak Anna Gabrielen Gasteizko hitzaldia bertan behera utzi du

2:06

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anna Gabriel CUPek Kataluniako Parlamentuan duen bozeramaileak normaltasunez hasi du Gasteizen Kataluniako erreferendumari buruz ematekoa zuen hitzaldia, baina denbora baino lehen amaitu behar izan du udaltzainak bertaratu eta aretoa jendez hustu dutelako.

Gaur bertan, Gasteizko epaitegi batek debekatu egin dio Gasteizko Udalari Anna Gabrielen hitzaldia egiteko Udalaren lokal bat uztea. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak egin du eskaria, 'legez kanpokoa' dela iritzita, eta epaileak aintzat hartu du Gobernu Ordezkaritzaren eskaria.

Epaileak erabakiaren berri eman dio Udalari; izan ere, Udalaren lokal batean iragarrita zegoen ekitaldia.

Debekuak debeku, ordea, konferentzia 11:30 inguruan hasi da Gasteizko Aldabe gizarte etxeko aretoan.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak azaldu duenez, ebazpenaren berri jaso dutenerako hasita zegoen Anna Gabrielen hizketaldia.

Kontuak kontu, 12:15ak aldera, udaltzainak bertaratu dira eta, epaitegietako agindua tarteko, ekitaldia bertan behera utzi behar zutela jakinarazi diete antolatzaileei. Hamar minutu geroago amaitu da ekitaldia.

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak