Politika -

Kataluniako erreferenduma

Gastuak bidaltzen jarraitzeko beharra berretsi dio Gorenak Kataluniari

Auzitegi Gorenak atzera bota du Kataluniao Gobernuak gastuen inguruko txostenak astero bidaltzeari kautelaz bertan behera uzteko eskaera.

Carles Puigdemont eta Oriol Junqueras, urriaren 1eko erreferendumaren aldeko ekitaldi batean. EFE.
Carles Puigdemont eta Oriol Junqueras, urriaren 1eko erreferendumaren aldeko ekitaldi batean. EFE.
Carles Puigdemont eta Oriol Junqueras, urriaren 1eko erreferendumaren aldeko ekitaldi batean. EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Kataluniari ezarritako gastuen txostenaren harira, gaur, Auzitegi Gorenak atzera bota egin du Generalitateak txostenak bidaltzeari kautelaz bertan behera uzteko Auzitegi Gorenari egindako eskaera.

Espainiako Gobernuak Generalitateari txostenak bidaltzea inposatu zion, erreferendumera bideratutako aurrekontu-sailik ez dagoela idatziz bermatzeko.

Kataluniako Gobernuak helegitea jarri zuen Auzitegi Gorenean, txosten horiek kautelaz bertan behera utzi zedin.

Orain, Kataluniako Gobernuaren helegitea atzera bota du Gorenak,  administrazio-akordioa izanik horretarako eskumena baitauka.

Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordeak Ogasun Ministerioari gutun bat bidali zion, Kataluniako Gobernuak gastuen inguruko txostenak astero bidaltzeari utziko ziola jakinarazteko. Generalitateak hilero txosten bakarra egingo duela jakinarazi zion, eta ondorioz, urriaren 1a igaro arte ez du informazio gehiago igorriko.

Bere eginbeharra betetzeko eta informazioa berehala bidaltzeko eskatu zion Cristobal Montoro Ogasun ministroak Generalitateari, osterantzean, agindua betetzeko “beharrezko neurriak” hartuko dituztela jakinarazi zuen Montorok.

Ildo horretan, Gorenaren erabakia argi da: Kataluniako Gobernuak astero txosten horiek bidaltzen jarraitu beharko du.

Ministroen Kontseiluak neurri berriak hartuko ditu gaur, kataluniarren diru publikoa erreferenduma egiteko bideratzen ez dela bermatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Auzitegi Gorena bideoak Albisteak