Politika -

KONFERENTZIA POLITIKOA

Sortu: 'Fase berria hasten da Euskal Herrian, Katalunian eta Estatuan'

Konferentzia Politikoa egiten ari da gaur Sortu Iruñean. Bertan, Arkaitz Rodriguez aukeratuko dute idazkari nagusi kargurako.

Zabaleta: 'Prozesu subiranistaren oinarriak ezartzea da erronka nagusia'

0:44

AGENTZIAK | ERREDAZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Zabaleta Sorturen Nafarroako koordinatzaileak esan duenez, abiatu berri den lan-urte politikoa "historikoa" izango da, "Euskal Herrian, Katalunian eta Estatuan fase berri" bat abiatuko delako.

Iruñean egin ditu adierazpenok Zabaletak, Sorturen Konferentzia Politikora sartu aurretik. Horren hitzetan, Euskal Herrian prozesu independentista bat martxan jartzeko "oinarriak" ezartzea izango da erronka nagusia.

Gaurko batzarrean Arkaitz Rodriguez aukeratuko du Sortuk idazkari nagusi kargurako. Arnaldo Otegi ordezkatuko du kargu horretan.

Ekainean EH Bilduko koordinatzaile nagusi izendatu zuten Otegi, baina bi karguak "bateraezinak" izanda, Sortuko idazkari nagusi izateari utzi zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iruñeko albisteak Sorturen albisteak EH Bildu Bizkaia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa