Politika -

Kataluniako erreferenduma

Hainbat eragilek erreferendumaren aldeko manifestua sinatu dute

15 autonomiatako 125 politiko, sindikalista eta aktibista sozialek baino gehiagok “Erabakitzea eskubide demokratikoa da. Kataluniako erreferendumaren alde gaude” manifestua sinatu dute.

Kataluniako erreferendumaren aldeko manifestuaren sinatzaileak. Argazkia: @ehbildu
Kataluniako erreferendumaren aldeko manifestuaren sinatzaileak. Argazkia: @ehbildu

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 autonomiatako 125 politiko, sindikalista eta aktibista sozialek baino gehiagok “Erabakitzea eskubide demokratikoa da. Kataluniako erreferendumaren alde gaude” manifestua sinatu dute. Alderdi ezkertiarrak dira bat egin duten gehienak, besteak beste, Podemos, EH Bildu eta sindikatuak, irakasleez eta erakundeetako kideez gain.

Sinatzaileen artean honako politikari hauek daude: Maddalen Iriarte (EH Bilduren bozeramailea Legebiltzarrean) eta Adolfo Araiz (EH Bilduk Nafarroan duel bozeramailea), Jordi Cuixart (Katalunia), Xose Manuel Beiras (Galiziako buruzagi politikoa) eta Teresa Rodrigez (Andaluziako Parlamentuko diputatua).

"Ez daukagu zalantza izpirik: erabaki nahi duen gehiengo horrek nahiago luke Espainiako Gobernuarekin adostuta erabaki, baina honek ezezko biribila eman dio. Elkarrekin hitz egitea eta herritarrei ahotsa ematea da arazo politiko bati konponbidea emateko modurik onena", irakur daiteke manifestuan.

"Nazio eta herri guztiak berdinak izatea nahi dugu, eta inork ez izatea pribilegiorik besteen gainetik; horregatik defendatzen dugu Kataluniako herriak erreferendumean botoa emateko eskubidea. Solidaritatea eta senidetasuna lortzen dira hurkoari tratu bera emanda eta, beharrezkoa denean, elkar lagunduta", nabarmendu dute.

Xose Manuel Beirasek (Anova) Espainiako Estauaren erreakzioa zentzugabetzat jo du. Espainia “sadikoek eta oinarrizko askatasuna lapurtzen dutenek zuzendutako zoroetxean” bilakatu dela uste du. Hitzez hitz faxismoaren metamorfosia eta metastasia diagnostikatu ditu.

Probokazioetan ez erortzeko eskatu du, “indarkeria insituzionala eta indarkeria armatua” ikusi dituelako.

Bestalde, Jori Cuixartek (Omnium) aste honetan jasotako babesa eskertu du Katalunia independizatzea nahi ez duten Espainiako hainbat lekutan, demokrazia lehenesten dutelako.

Joan Tardak (ERC) Espainiako hainbat herrialdetako sinatzaileen elkartasuna eskertu du, arrazoi justu batenganako babesa dela uste izanda. Halaber, aste honetan atxilotutako pertsonak jendea kalera irten delako daudela aske azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak berriak Gaurko azken orduko albistea EH Bildu bozeramailea