Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Puigdemonten 'elkarrizketaren aukera' aprobetxa dadila nahi du Urkulluk

Politika

katalunia

Puigdemonten 'elkarrizketaren aukera' aprobetxa dadila nahi du Urkulluk

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/10

'Puigdemont Presidenteak eta bere Gobernuak denbora tarte bat eskaini dute Espainiako Estatuarekin elkarrizketari aukera bat emateko', adierazi du lehendakariak.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Iñigo Urkullu lehendakariak presidente katalanaren adierazpenaren ondotik adierazi zuenez, Carles Puigdemontek "denbora tarte bat" eskaini du "Estatuarekin elkarrizketari aukera bat emateko", eta aukera horri "bide ematea" espero du, "arazoari konponbide politikoa emateko".

Urkulluk sare sozialen bidez zabaldu zuen mezu hori, Puigdemontek egin zuen agerraldiaren ostean. Agerraldi horretan, Kataluniako presidenteak bere gain hartu zuen "Katalunia errepublika independente bihurtzeko herriaren mandatua", baina "independentzia deklarazioaren ondorioak bertan behera uztea" erabaki zuen, " ondorengo asteetan elkarrizketa abiatzeko".

"Puigdemont Presidenteak eta bere Gobernuak denbora tarte bat eskaini dute Espainiako Estatuarekin elkarrizketari aukera bat emateko", adierazi zuen Iñigo Urkullu lehendakariak.

Ondoren, honako hau gaineratu zuen: "Aukera honi, beharrezkoa den ardurarekin, bide ematea espero dugu, izaera politikoa duen arazoari konponbide politikoa eskaintzeko".

EAJk ere antzeko mezua zabaldu zuen; izan ere, berriro azpimarratu dute Puigdemontek eta haren Gobernuak "elkarrizketari ate bat zabaldu" diotela, eta, aldi berean, Espainiako Gobernuari eskatu zion Kataluniako Gobernuarekin elkarrizketa giro bat ireki dezala, "konponbide bidezko eta demokratiko bat" negozia dezaten.

Zentzu horretan, jeltzaleek arbuiatu egin zuten "indarrezko neurriak zein neurri hertsatzaileak" hartzeko aukera, eta "letra larriz idatzitako Politika" erabiltzeko garaia dela azpimarratu zuten.

 

Aitor Esteban (EAJ) adierazpenak 'Ahoz aho' programan

Bere aldetik, Maddalen Iriartek, Eusko Legebiltzarrean EH Bildu alderdiko parlamentariak, independentziaren adierazpenaren sinadura nabarmendu zuen. Izan ere, agiri hori sinatu zuten astearte iluntzean Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidenteak, Carme Forcadell Parlamentuko presidenteak eta JxSiko eta CUPeko diputatuek.

"Independentzia deklarazioa sinatuta, orain ikusiko da nork ematen duen maila eta nork ez", adierazi zuen Iriartek.

Aldi berean, erantsi du une honetan Bruselako erakundeei dagokiela hurrengo urratsa ematea: "Bruselan dago pilota", iritzi zion.

 

Maddale Iriarteren (EH Bildu) adierazpenak 'Ahoz aho' programan

Nagua Alba Podemo Euskadiko idazkari nagusiak ere sare sozialen bidez adierazi zuen gaiari buruzko iritzia. Bere aburuz, "elkarrizketarako ateak ireki egin dira apur bat" Katalunian, eta azaldu zuenez, PPren Gobernua "arduratsua" izan dadila espero du.

"Ez dago aldebakarreko independentzia adierazpenik. Elkarrizketarako ateak ireki egin dira apur bat", esan zuen Albak.

 

Nagua Albaren (Podemos Euskadi) adierazpenak 'Ahoz aho' programan

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena