Politika -

Epaiketa

48 pertsona epaituko dituzte ANean, ETAren babes sarea osatzea egotzita

8 eta 20 urte arteko kartzela-zigorrak eskatu dituzte. EPPK-ko presoen abokatuak eta bitartekariak, eta Etxerat, Herrira eta Jaiki Hadi elkarteetako kideak dira auzipetuak.

Aieteko jauregiaren aurrean bildu dira. Irudia: EiTB
48 pertsona epaituko dituzte ANean, ETAren babes sarea osatzea egotzita

1:09

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

48 pertsona epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean, ETAren babes sarea osatzea egotzita. Herrirako kideak, EPPK-ko presoen defentsaz arduratzen ziren abokatuak, kolektibo horren bitartekariak, Etxerat senideen elkarteko kideak eta Jaiki Hadi osasungintzako elkarteko kideak dira auzipetuak.

Auziko fiskalak eta akusazio partikularrak 8 eta 20 urte arteko kartzela-zigorrak eskatu dituzte, hau da, 600 urtetik gorako zigorra, guztiak batuta. Epaiketarako datarik ez du jarrite jarri oraindik.

Auzipetuek kezka handiz jaso dituzte eskaera horiek, "arduratu egiten gaitu gisa honetako makrosumarioek Euskal Herriko bizitza sozial eta politikoan izan dezaketen eraginak, are gehiago egungo testuinguruan. Atsekabetu egiten gaitu arazo politikoen aurrean Espainiako Estatuak errepresioen hautua egiteak, irtenbide politikoak baztertuta", adierazi dute Aieteko jauregiko jardinetan. Besteak beste, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia, eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia izan dira bertan.

Denei terrorismo delitua leporatu diete, 2012, 2013 eta 2014 urteetan izandako jarduerengatik (ETAk 2011ko urrian amaitu zuen jarduera armatua). Horren aurrean, "bakearen alde lanean aritzea ezin da inolaz ere delitua izan. Aitzitik, lan hori beharrezkoa da, eta euskal herritarren babes zabala dauka, baita nazioarteko erakundeen bermea ere", azpimarratu dute auzipetuek.

Horrez gain, soluzio politikoaren bidean, presioen eta haien senideen giza eskubideenganako errespetua eskatu dute, "egun aplikatzen den salbuespeneko espetxe-politikak nabarmen urratzen dituelako". "Osasuna artatzea, defentsa juridiko egokia jasotzea, jardun politikorako aukera izatea eta harreman afektibo eta sozialak garatu ahal izatea ezinbesteko eskubidek dira. Horrelako auzien bitartez larriki kolpatuak dira", azpimarratu dute.

Azkenik, eragile instituzional, politiko, sindikal eta sozialei agenda partekatu baten baitan lanean jarratzeko gonbidapena luzatu diete, horrelako "bidegabekeriekin" amaitzeko.

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko azken ordukoa