Publizitatea
X

Irratia zuzenean

ANC eta Omnium erakundeen manifestazioa 2017ko azaroaren 11n Bartzelonan

Politika

Katalunia

ANC eta Omnium erakundeek 'manifestazio handia' deitu dute azaroaren 11n

Agentziak | Erredakzioa

2017/11/03

Horrez gain, azaroaren 8rako iragarrita dagoen 'geldialdi nazionalean' parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.

  • Manifestazioa iragartzeko kartela. Argazkia: ANC eta Omnium Cultural

    Manifestazioa iragartzeko kartela. Argazkia: ANC eta Omnium Cultural

    Manifestazioa iragartzeko kartela. Argazkia: ANC eta Omnium Cultural
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

ANC eta Omnium Cultural erakunde soberanistek manifestazioa deitu dute azaroaren 11an, Bartzelonan, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart beren buruzagiak eta espetxeratutako kontseilariak askatzea exijitzeko.

"Ekimenez betetako askatasunaren astea hasi dugu eta unerik garrantzitsuena larunbateko manifestazio handia izango da; nazioartean oihartzun zabala izango duela espero dugu", adierazi du Agusti Alcoberro ANCko presidenteordeak.

Mobilizazio hori azken urteotan Kataluniako Diadan egindakoek parekoa izango dela uste du Marcel Mauri Omnium Cultural erakundearen bozeramaileak. "Azaroaren 11 irailaren 11 bilakatzea lortu behar dugu", erantsi du.

Era berean, manifestazioa iragartzeko kartela aurkeztu dute. Irudian, hamar espetxeratuen aurpegiak ageri dira, "Errepublika gara. Preso politikoak askatu" goiburuaren ondoan.

Horrez gain, sindikatuek azaroaren 8rako deitu duten 'geldialdi nazionalean' parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

"Urriaren 3an egindako lanuzte handia errepikatu behar dugu", azpimarratu dute.

Bestalde, ANC eta Omnium Cultural erakundeetako bozeramaileek esan dute alderdi independentisten ardura dela abenduaren 21eko hauteskundeetara aurkezteko estrategia erabakitzea eta, beraz, uko egin diote zerrenda bakarraren aukerari buruzko iritzirik ematea.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena