Politika -

EAJ-REN KONTRAKO PINTADAK

Pintadak agertu dira Bilboko, Arrankudiagako eta Basauriko 7 batzokitan

Bizkai Buru Batzarrak gogor gaitzetsi ditu pintada horiek. EAJk Kataluniako auzian eta 155. artikuluaren aplikazioaren aurrean izandako jarrera kritikatu dute horien bidez.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Sabindarrak, Abusu, Bilbo Zaharra, Santutxu eta Miribilla batzokietan, Arrankudiagan eta Basaurin pintadak agertu dira EAJren aurka, Euzko Alderdi Jeltzaleak berak salatu duenez. Iragan ostiralean, Lekeition ere agertu ziren.

EAJren batzokietan ez ezik, Bilboko Amatxu Txikiteraren estatua ere margotuta agertu da.

Bizkai Buru Batzarrak gogor gaitzetsi ditu pintada horiek. EAJk Kataluniako auzian eta 155. artikuluaren aplikazioaren aurrean izandako jarrera kritikatu dute horien bidez.

EAJren iritziz, "beste garai batzuetako gauza hauetan aritzen diren pertsona horiek hobe lukete Kataluniako gizartea ematen ari zaigun leziotik ikasiko balute, bide baketsu eta demokratikoetatik egiten ari diren lanetik, hain zuzen ere, eta ez irain eta mehatxuetatik, anonimotasunean ezkutatuta".

EAJk Kataluniako herriarekiko babesa berretsi du: "Beti Kataluniarekin. Hala izan da alderdi jeltzalearen mende bateko historian eta hala izaten jarraitu du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Bilboko azken albisteak Lekeitio