Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Kataluniako Gobernu kargugabetuak 'egitura finkoa' sortu du Bruselan

Politika

Katalunia

Kataluniako Gobernu kargugabetuak 'egitura finkoa' sortu du Bruselan

Agentziak | Erredakzioa

2017/11/09

Puigdemontek eta bere kontseilariek larunbateko manifestaziora joateko eta indarkeria saihesteko deia egin diete herritarrei.

  • Puigdemont eta bere kontseilariak Bruselan, alkateei egindako harreran. EFE

    Puigdemont eta bere kontseilariak Bruselan, alkateei egindako harreran. EFE

    Puigdemont eta bere kontseilariak Bruselan, alkateei egindako harreran. EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Carles Puigdemont presidenteak eta berarekin batera Bruselan diren lau kontseilari kargugabetuek iragarri dutenez, "egitura finkoa' sortu dute Belgikako hiriburuan dauden artean koordinazio lanak egiteko.

"Belgikatik gutuna" izenburupean idatzia bidali dute bostek hainbat komunikabideetara. Diotenez, "Kataluniako Gobernu legitimoa" osatzen dute eta horrela adieraziko diote mundu guztiari. Eratutako egiturari buruz ez dute xehetasunik eman.

 

 

Puigdemontek eta Comin, Serret, Ponsati eta Puig kontseilari kargugabetuek salatu dutenez, Espainiako Estatuak "Kataluniako autogobernua birrindu nahi izan du", aurretik ere nahikoa murriztuta zegoena, Auzitegi Konstituzionalak Estatutuaren inguruan hartutako erabakiak eta Espainiako Gobernuaren neurri "zentralizatzaileak" tarteko.

Kataluniako Gobernu kargugabetuaren egoera —kontseilari batzuk kartzelan, eta beste batzuk, erbestean— "Zuzenbide Estatuaren eta Europar Batasuneko arautegiaren kontrakoa" dela uste dute Bruselan dauden bost politikariek.

Gutunean azpimarratu dutenez, Espainiako Gobernuaren "estrategia muturrekoa eta etsia da, Kataluniako herriaren eta erakundeen sendotasunaren aurrean", eta Generalitateak herritarrei erreferendum batean ahotsa eman ziela goraipatu dute.

Abenduaren 21eko hauteskundeak, "erronka"

Hori horrela, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak abenduaren 21erako deitutako hauteskundeen garrantzia nabarmen dute. "Erronka dira demokrazia lortzeko, preso, mendeku, inposizio, gorroto barik, eta etorkizun, elkarrizketa eta akordio betean".

Preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko deia egin diete katalanei: "Zuen duintasun indibidual eta kolektiboa haragitzen dute".

Hala, larunbatean ANCk eta Omniumek deitutako manifestazioan parte hartzeko eskatu diete, eta betiere, indarkeria saihesteko.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena