Politika -

Auzitegi Nazionala

Jonan Fernandez: 'Langraiz bideko presoei zigorra arintzea legezkoa da'

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzarako idazkari nagusiaren iritziz, erabakiak bat egiten du "birgizarteratze arloan Estatuak zer egin behar den agintzen duenarekin".

Jonan Fernandez, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Jonan Fernandez, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Jonan Fernandez, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezek Auzitegi Nazionalak asteazken honetan Langraiz bideko presoen gainean hartutako erabakia aztertu du, bide horretako ETAko lau presoren zigorra arintzen duen erabakia, alegia. Fernandezen esanetan, neurria "legezkoa" da.

Espetxe Zaintzako epaileak agindu du, fiskalaren oniritzia jasota, aipatutako neurria ondorengo presoei aplikatzea: Rafael Caride Simon (Hipercorreko atentatuaren egileetako bat izan zen), Aitor Bores (Araba Komandoko liberatua izan zen), Jorge Uruñuela (kontzesionario bat eta kutxazain bat erretzeagatik kondenatu zuten) eta Luis Maria Carrasco (Santiago Oleaga Diario Vasco egunkariko finantza-zuzendaria hiltzeagatik dago kartzelan).

Bilbon egindako ekitaldi batean parte hartu baino lehen Fernandezek komunikabideei adierazi dienez, zigorrak malgutzeak "hastapen konstituzionala den bergizarteratzea garatzeko balio du"; hortaz, "legezkoa da, eta bat egiten du Estatuak arlo horretan agindutakoarekin".

Langraiz bidean, etenaldia

Halaber, Fernandezek nabarmendu du Langraiz bidea "hainbat urtez" egon dela geldirik, eta aztertu beharko lukeela "zer dela eta izan den atzerapen hori". Damutu diren eta euren zigorrak amaitzen ari diren ETAko kideak daude Langraiz bidean; horri heldu dioten guztiek argi utzi dute ez dutela loturarik ETArekin.

ETAren egoerari dagokionez, Fernandezek adierazi du "espekulatzea" litzatekeela berak esandako edozer, baina "ahalik eta lasterren desegitea edo desagertzea" espero duela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Presoak argazkiak ETA gaur Alderdi politikoak berriak Albisteak