Politika -

MEMORIAREN EGUNA

Memoriaren eguna 'iragana zuritzeko' erabiltzea leporatu dio PPk EH Bilduri

Aurreko urteetan gertatu bezala, PPk ez du parte hartu Eusko Legebiltzarreko ekitaldi instituzionalean. PPk ekitaldi propioa egin du Getxon.

Euskadiko Alderdi Popularra Getxon elkartu da bertako monolitoaren aurrean. EFE
Euskadiko Alderdi Popularra Getxon elkartu da bertako monolitoaren aurrean. EFE
PPk biktiman omendu ditu Getxon, Memoria Egunean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Memoriaren Eguna bere "iragana zuritzeko" eta historiaren bere kontakizuna egiteko erabili nahi izatea egotzi dio Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak EH Bilduri. Alonsok azpimarratu duenez, Euskadin ez dira bi indarkeria ezberdin izan. Ildo horretan, terrorismoaren biktimen memoriarekiko arreta ez galtzeko aldarrikatu du.

Aurreko urteetan gertatu bezala, PPk ez du parte hartu Memoriaren Egunaren harira Eusko Legebiltzarrean deitutako ekitaldi instituzionalean. Horien iritziz, ekitaldi horretan terrorismoaren biktimak bakarrik gogorarazi beharko lituzkete. Horren ordez, PPk ekitaldi propioa egin du Getxon, Memoriaren monolitoan. Euskadiko PPko hainbat buruzagi bertan zirela lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute.

Alfonso Alonsoren hitzetan, memoriaren alorrean "zoritxarrez, asko dago egiteke oraindik". EH Bilduri erreferentzia eginez salatu duenez, Eusko Legebiltzarrean "bada ETAren hilketak eta bere historia kriminala gaitzetsi gabe jarraitzen duen erakunde politiko bat. Beraz, ez ditu terrorismoaren biktimak aitortzen".

Alonsok salatu duenez, EH Bilduk bere "iragana zuritzeko" eta gertatu denaren "kontakizun faltsua" egiteko erabili nahi du Memoriaren Eguna, "bi indarkeria mota egon zirela adieraziz". "Kontakizun hori ez da egia. ETAk euskal gizartea azpian hartu nahi izan zuen, baina terrorismoaren biktimen erresistentziak ETA garaitu zuen", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi politikoak berriak Euskadiko PP berriak Gaurko titularrak Albisteak Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa