Politika -

Katalunia

Forcadell ERCren zerrendan aurkeztuko da hauteskundeetara

Litekeena da laugarren postuan aurkeztea, Oriol Junqueras, Marta Rovira eta Raul Romeva hautagaien atzetik.

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Forcadellek iragarri du ERCren zerrendan aurkeztuko dela abenduaren 21ean Katalunian egingo diren hauteskundeetara.

Twitter bidez zabaldutako mezu baten bidez egin du jakinarazpena: "Beti defendatu dut bide baketsuen eta demokratikoen nire herriarentzat onena dena. Abenduaren 21ean gauza bera egingo dute, ERCren hautagaitzan".

ERCk larunbatean esan zuen, Forcadellek hauteskundeetan parte hartzea erabakiz gero, laugarren postua harentzat gordeta zutela, Oriol Junqueras, Marta Rovira eta Raul Romeva hautagaien ondotik, hurrenez hurren.

Gauzak horrela, ERCk emaitza onak lortzen baditu, berriro Kataluniako Parlamentuko presidente bilakatzeko aukera handia izango du.

Forcadell ERCko militantea da, baina ANCko presidente izateagatik egin zen ezagun. Kataluniako prozesu soberanista bultzatu duen erakundea 2012 eta 2015 urteen bitartean zuzendu zuen.

Kargu hori utzi eta hilabete gutxira, Artur Mas Generalitateko presidenteak Junts pel Si koalizioan hauteskundeetara aurkeztea eskaini zion, Raul Romeva hautagai nagusiaren atzetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Eguneko albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur