Politika -

22. urteurrena

Fernando Mugicaren semeak ETAren "ondarea" borrokatzera dei egin du

ETAk hildako buruzagi sozialistaren familiak eta lagunek lore-eskaintza egin diote Polloeko hilerrian. Manuel Valls, Adolfo Suaréz Illana eta Eneko Goia ere han izan dira, besteak beste.

Manuel Valls Frantziako ministro ohia eta Mugicaren alarguna, besarkatuta. Argazkia: EFE
Manuel Valls Frantziako ministro ohia eta Mugicaren alarguna, besarkatuta. Argazkia: EFE
Duela 22 urte ETAk hildako Fernando Mugica sozialista omendu dute

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urte bete dira ETAk Fernando Mugika buruzagi sozialista hil zuenetik, eta bere senide, lagun eta alderdikideek oroimen ekitaldia egin diote Polloeko hilerrian. Bertan izan da Manuel Valls Frantziako lehen ministro ohia ere. Atzo Gregorio Ordoñez Fundazioaren saria jaso zuen Donostian.

Jose Mari Mugica, buruzagi sozialistaren semeak ETAren porrota lortu dela nabarmendu du, baina "bere gorroto ondarearekin amaitzeko borrokan jarraitu" beharra dagoela nabarmendu du, baita inpunitatean kontra ere, "kriminalek kartzelan jarrai dezaten".

"Ez da egia ideia guztiak errespetagarriak direnik, eta krimenaren bidez gorroto proiektu bat, suntsiketarena, bazterketarena, bestea zapaltzearena, bultzatu nahi duenak ez dauka ideia horiek espresatzeko eskubiderik. Hil zuenak, proiektu kriminal bat duenak, proiektu horren ondarea duenak ezin du zilegi ideia horiek defendatzea" esan du.

Mugicaren semeak bereziki nabarmendu du "gorrotozko ondare hori suntsitu" behar dela: "Hori da Europan ikusten ari garen gorroto ondarea, beste espresio batzuen bidez, izan terrorismo islamista, antisemitismoa, xenofobia, bestearen bazterketa...." erantsi du.

Borroka hori instituzioetan, Legearen bidez, eskoletan, "porrotaren historia" eraikiz, egin behar dela azaldu du. "Gure borroka kriminalen inpunitatearen kontrako boroka da, kriminalek espetxean jarraitu behar dute" adierazi du. Ildo horretan, sakabanaketa bezalako politikei "daukaten balioa ematen jakin" behar dela esan du.

Manuel Vallsen iritziz, "separatismoa da estatu demokratiko bati gerta dakiokeen okerrena"

Manuel Vallsek ere hitz egin du omenaldian, eta Fernando Mugicaren figura gogoratzeaz gain, "memoria" aldarrikatu du, "oso garrantzitsua da Espainiaren eta Europaren orainaldirako eta etorkizunerako". "Separatismoa, nazionalismoa, populismoa, bestearekiko gorrotoa, arrazismoa, eta antisemitismoa garaile dira gaur Europan".

Lehen ministro ohiak esan du eztabaida politikoa eta borroka ideologikoa beharrezkoak direla, baina badaudela "gauza garrantzitsuagoak" ere: Europa, giza eskubideak, Zuzenbide Eskubidea, demokrazia, askatasuna, anaitasuna eta batasuna. "Zer da bada espainiarra izatea, hori ez bada? Elkarrekin bizitzea. Separatismoa da estatu demokratiko bati gerta dakiokeen okerrena. Espainia eredu izan da beti Europarako eta horrela izaten jarraitu beharra dauka" erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak PSE-EE Gipuzkoa Eguneko albisteak