Politika -

Auzitegi Nazionala

Absolbitu egin dute terrorismoa goratzeaz auzipetutako Barakaldoko txiolari bat

Auzitegi Nazionalak ebatzi du gazte horren jarrerak ez duela inolako arriskurik eragiten, ETAk aspaldi eman zuelako amaitutzat bere jarduera armatua.

Kaiet Prieto Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
Kaiet Prieto Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
Kaiet Prieto Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du ETAri gorazarre egiteaz akusatutako Barakaldoko txiolari gazte bat, ETAk jarduera armatua amaitutzat eman zuenetik denbora luzea igaro delako eta, beraz, auzipetuaren jokabideak arriskurik suposatzen ez duela ulertzen duelako.

Auzitegi Gorenak emandako epai batean oinarritu da Auzitegi Nazionala erabaki hori hartzeko. Grapori gorazarre egiteagatik auzipetutako txiolari bat absolbitu zuen Gorenak, erakunde hori existitzen ez zela eta, ondorioz, mezu horiek beste pertsona batzuei kalterik eragiteko arriskurik ez zegoela argudiatuta.

Kaiet Prieto gaztea bi urtez kartzelatzeko eskatu zuen fiskalak, Twitter sare sozialean zabaldu zituen hainbat mezu terrorismoa goratzea zelakoan.

Gorenaren epaiari aipu eginez, Auzitegi Nazionalak ondokoa dio bere ebazpenean: "ETAk armak utzi dituela ez badakigu ere, jakina da aspaldi, 2011ko urrian, eman zuela betirako amaitutzat bere jarduera armatua; hortaz, aipatu sententziak aurreikusten duen antzeko egoera da aztertzen ari garena".

Esan gabe doa ETA 2017ko apirilaren 8an armagabetu zela, 'Bakegileek' eta nazioarteko egiaztatzaileek elkarlanean Baionan egindako ekimen baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Barakaldo ETA Epaiketak Eguneko albisteak