Politika -

Katalunia

Urkulluk ukatu egin du Puigdemonten alde egiteko Rovirarekin hitz egin izana

Antza, orain dela egun batzuk, Marta Rovirak lehendakariari deitu omen zion Carles Puigdemontekin hitz egitea eskatzeko eta Kataluniako egoera desblokeatzeko.

Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iñigo Urkullu. Argazkia: EiTB.
Iñigo Urkullu: 'Nik ez dut Marta Rovirarekin hitz egin'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkulluk ukatu egin du Carles Puigdemonten alde egiteko Marta Rovirarekin (ERC) hitz egin izana, Kataluniako presidentearen inbestidura desblokeatzeko asmotan. Ildo horretan, "gaur artean" ez duela Rovirarekin hitz egin esan du lehendakariak.

Antza, orain dela egun batzuk, Marta Rovirak lehendakariari deitu omen zion Carles Puigdemontekin hitz egitea eskatzeko eta Kataluniako egoera desblokeatzeko, baina lehendakariak gaur, astelehena, erabat ukatu du hori gertatu izana.

Elkarrizketa hori eman ote zen galdetuta, Urkulluk "horrelako gauzak gertatu arte, gertatu behar badira" publikoki hitz egiteko ohitura ez duela esan du, Donostian, Aieten Giza Eskubideen arloko baliabide pedagogikoen harira sortutako zentroaren hitzarmenaren sinaduran.

Ildo horretan, "horren inguruan ezer esaterik ez duela" esan du. "Gaurkoz ez dut Marta Rovirarekin gai horri buruz berba egin", gaineratu du.

Onena opa diet

Urkulluk joan den astean Auzitegi Gorenean Kataluniako independentzia prozesuaren harira deklaratu behar izan zutenei, eta aste honetan ere deklaratuko dutenei, "beren deklarazioetan onena" opa diela esan du; ildo horretan, Fiskal Nagusiak ikertuen aurkako "kautelazko neurririk ez hartzea" espero duela gaineratu du.

Bestalde, Katalunian "erakundeak ahalik eta arinen normaltasunera itzultzea, eta elkarbizitza ahal den heinean berreskuratzea" espero duela adierazi du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika albisteak Iñigo Urkullu Albisteak Pere Aragonès argazkiak