Politika -

Lurrikara Podemosen

Bescansak uko egin dio Madrileko 2019ko zerrendan bigarrena izateari

Carolina Bescansak agiri bat argitaratu du oharkabean Telegramen, Podemoseko zuzendaritza nagusira heltzeko plan bat jasoko lukeena.

Bescansa, artxibok irudia batean. Argazkia: EFE
Bescansa, artxibok irudia batean. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carolina Bescansa Podemoseko diputatuak uko egin dio Madrilgo Erkidegoko Podemosen 2019rako zerrendan bigarren postuan agertzeari. Hautagaitza horretan Iñigo Errejon ere badago eta, erabakiarekin, "sinadurarik gabeko zirriborroa" ezeztu nahi izan du Bescansak.

Twitterren duen kontuan zabaldutako ohar baten bidez adierazi duenez, Bescansak uko egin du Errejonek eta horren taldeak egin omen zioten "eskaintzari". Bescansaren hitzetan, "ohorea" da jasotako proposamena, eta "ilusioarekin eta esker onez" hartu du.

"Halere -dio Bescansak txioan- gaur arratsaldean zabaldu den informazioa, nire taldeko kideek egin eta ustekabean zabaldu ostean, eta  zirriborroa izan gabe, hautagaitza horren irudia kaltetzen ari da, baita Podemos osoari ere".

Hautagaitza uzteko erabakia asteazken honetan agiria zabaldu ostean etorri da. Agirian, Iñigo Errejon Estrategia Analisi eta Aldaketa Politikoaren idazkariari bere hautagaitza babesteko akordio bat proposatzen dio, bera "bigarren" postua hartuta, diputatu madrildarrak bere babesa ematearen truke, alderdiko zuzendaritza hartzeko. Errejonek esan du ez duela zerikusirik agiriarekin, eta "zoramena" dela eta "alderdiari egindako iraindu" dutela adierazi du.

Hala, Podemoseko parlamentariak onartu du Bescansari egindako eskaintza -Ramon Espinar edo Lorena Ruiz-Huertarekin egin bezala- baina ziurtatu du ez duela zerikusirik berak zabaldu duen dokumentuarekin.

 

Izan ere, baieztatu du ez duela agiria ezagutu Bescansak berak argitaratu baino lehen, eta egindako proposamenari jaso duen lehen erantzuna dela. Edonola ere, ez dator bat horren edukiarekin.

Halere, Bescansaren helburua harago omen doa, agiriaren arabera. Zehatz-mehatz, Errejoni Madrilen aliantza egitea, ondoren Podemoseko zuzendaritza maila nagusian hartzeko helburuarekin.

Aurkeztutako akordioa "loteslea" da, beti ere agiriak dioenez, eta besteak beste Bescansa Errejonen bigarrena izango dela ezartzen du, datorren urtean Madrilen egitekoak diren hauteskundeetako zerrendan.

Gainera, Errejoni babesa emateko baldintza ondoren Bescansak ere jasotzea da, "Podemoseko primarioetan, hauteskunde orokorrak" prestatze aldera.

"Oso larria"

Podemoseko zuzendaritza nagusiaren esanetan, "oso gai larria da" Carolina Bescansak "akats batengatik" zabaldutako zirriborroa.

Alderdiko zuzendaritzak uko egin dio baloraziorik egiteari, baina bertan aipatzen den aliantzaren baldintzek gogaitu eta kezkatu dute. Hala, Europa Pressen arabera, zuzendaritzako kideen iritzian gai oso larria da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Madril