Politika -

Moncloa Jauregian

Rajoyk eta Sanchezek Konstituzioa defendatzeko akordioa berretsi dute

PSOEren idazkari nagusia gaur goizean bildu da presidente espainiarrarekin. Riverak ostegunean joko du Moncloara.

Rajoy y Sanchez, Moncloan, iaz. Artxiboko argazkia: EFE
Rajoy eta Sanchez bilduta daude Kataluniako egoera berria aztertzeko

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak Konstituzioaren araberako ordena defendatu eta erantzun "adostua eta neurrikoa" ematea erabaki dute, Konstituzioan eta Estatutuan jasota ez dauden egitura politikoak martxan jartzeko edonolako "saiakerari" aurre egiteko, Moncloatik eta PSOEtik ohar baten bidez adierazi dutenez.

Espainiako Gobernuko buruak eta buruzagi sozialistak 50 minutuko bilera izan dute gaur, asteartea, eta elkarrekin aritzea adostu dute, Quim Torra Generalitateko presidente berriaren diskurtso "xenofobo eta oldakorra"ren aurrean.

Oharraren arabera, "Espainiako Konstituzioan eta Kataluniako Autonomia Estatutuan aurreikusitako ez diren egitura politikoak martxan jartzeko edozein saiakera baztertzea" adostu dute bi aldeek.

Gainera, "legedia betetzeko zaintza lana Generalitateko aurrekontuan ere egitea" hitzartu dute, "proiektu secesionistan" diru publikoa ez dela erabiltzen bermatzeko.

Bilera ostean eskainitako prentsaurrekoan Sanchezek esan duenez, Espainia autonomikoaren inguruan zer-nolako ikuspegia duen argitzea eskatuko diote president berriari.

Era berean, PSOEk egoera autonomikoa ebaluatzeko Kongresuko Batzordean Torraren agerraldia eskatuko duela iragarri du, Katalunian "normaltasuna berreskuratzeko" dituen proposamenak azal ditzan.

Rajoyrekin bost akordio hitzartu dituela azaldu du Sanchezek. Adibidez, Generalitatetik proposatutako desafioren aurreko erantzunak "sendoa, lasaia, proportzionala eta batasunetik emandakoa" izatea erabaki dute. Bestalde, "egitura paralelorik ez dela onartuko" adostu dute, kontuak Espainiako Gobernuak gainbegiratuko dituela berresteaz gain.

Bestalde, Rivera ostegunean bilduko da Gobernu espainiarreko presidentearekin. Ciudadanoseko buruak dagoeneko adierazi du Rajoyk 155.a luzatu beharko lukeela.

Atzo bertan, Segoviatik, Rajoyk "elkar ulertu eta akordiorako" asmoa agertu zion Torrari, baina uneoro Konstituzioa eta legea betearaziko duela ohartarazi zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Mariano Rajoy Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Albert Rivera Pere Aragonès