Politika -

Lledoners

Rull espetxetik irtetea arauz kontrakoa ote zen aztertuko du Auzitegi Gorenak

Seme txikia ospitalean bisitatzeko ezohiko eta presazko baimena jaso zuen kontseilari ohiak. Bisean biseko batean erori ostean ospitaleratu zuten semea.

Josep Rull, kartzelan dagoen Generalitateko kontseilari ohia / Artxiboko irudia: EFE.
Josep Rull, kartzelan dagoen Generalitateko kontseilari ohia.
Josep Rull, kartzelan dagoen Generalitateko kontseilari ohia / Artxiboko irudia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Rull kontseilari ohiari ospitalean semea bisitatzeko emandako presazko baimena arauz kontrakoa ote zen aztertuko du Auzitegi Gorenak, eta erabaki horretan delitu zantzurik dagoen zehaztuko du.

Rullek, behin-behineko espetxealdian, Lledonerseko kartzela (Bartzelona) utzi zuen urtarrilaren 5ean, bere seme txikia ospitalean bisitatzeko ezohiko eta presazko baimena jaso ostean. Espetxeko zuzendaritzak eman zion baimena, Manresako guardiako epaitegian galdetu ostean, baina ez zion Gorenari abisatu, eta hori da epaitzen ari diren preso independentisten baimenen inguruan erabakiak hartzeko eskumenak dituena.

Fiskaltzak kontseilari ohiari baimena ematearen alde agertu zen Manresako guardiako epailearen aurrean. Auzitegi Gorenak horren ostean baino ez zuen erabakiaren berri izan.

Senideekiko bisean biseko batean, semea erori egin zen, kolpe handia hartu zuen buruan eta konortea galdu zuen. Zerbitzu medikuek presaz eraman zuten Manresako San Joan de Deu ospitalera, anbulantziaz. Bertan ordu batzuk eman zituen desorientatuta, senideak ezagutu gabe. Azkenean, alta jaso zuen, eta Errege gaua etxean igaro ahal izan zuen.

Erorikoaren ostean, Rull ospitalera eraman zuten, ezohiko baimenarekin eta polizien zaintzapean, semeari bisita egiteko. Bi ordu eta gero itzuli zen kartzelara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Presoak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean