Politika -

Polizia-operazioa

ANk kartzelara bidali du Zulueta ETAko kide izatea leporatuta

Akusazioaren arabera, ETAk Auzitegi Nazionalaren kontra atentatua egiteko auzitegiari buruzko txostenak egitea agindu zion abokatuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska epaileak kartzelara bidali du Arantza Zulueta abokatua, behin behineko neurri gisa, ETAko kide izatea leporatuta. ETAk, Auzitegi Nazionalaren kontra atentatua egiteko, auzitegiari buruzko txostenak egitea agindu ziola egozten diote.

Epailearen arabera, ETAk lan hori egitea agindu zion datu horiek "eraikina ezagutzen duen pertsona batek soilik eman ditzakeelako, eta horixe da Zuluetaren kasua".

Epaileak ETAko kide izatea egozten dio, Iparralden aurkitutako zuloen ingurukoak kontuan izan gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea