Politika -

Eusko Legebiltzarrean

Ertzaintzak Kukutzan izandako jokabidea babestu du berriro Aresek

"Probokatzaileei hegoak emanaz" Ertzaintzaren jokabidea salatu duten buruzagi politikoen jarrera "mespretxagarria" dela esan du Herrizaingo sailburuak, Eusko Legebiltzarrean.

Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB
Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB
Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren hitzetan, Bilboko Kukutza gaztetxearen inguruan izandako ekintzak zigortu beharrean Ertzaintzaren jokabidea salatu duten buruzagi politikoen jarrera "mespretxagarria" da, "tentsio gehiago sartu dutelako eta probokatzaileei hegoak eman dizkietelako".

Ares Eusko Legebiltzarrean izan da Errekalde auzoan (Bilbo) Kukutza hustu eta eraitsi zutenean Ertzaintzak izan zuen jokabideari buruzko bertsioa emateko. Gertakariak irailaren 21etik 25era izan ziren.

Guztira, 64 pertsona atxilotu zituzten, Horietatik 34k aurrekari polizialak dituzte, "ETAren inguruko indarkeria-jarduerekin edota delinkuentzia arruntarekin zerikusia dutelako", Aresek azaldu duenez.

Sailburuak berak eskatu du agertzea, baita Aralarrek, EAk eta EBk ere. Azken alderdi horiek Ertzaintzaren jokabidea salatu eta bideo bat eraman dute batzordera, bertan ikusteko.

Irudi horietan, Juanjo Agirrezabala legebiltzarkideak adierazi duenez, "Ertzaintzaren jokabidea neurrizkoa izan ez zela ikusi daiteke, eraso egin, jo, eta pilotakadak bota baitzituen". Gainera, “indarkeriaz eta mehatxuak eginez aritu ez ziren pertsonak ere jo zituzten”.

Beste bi bideo ere erakutsi dituzte, Herrizaingo sailburuak eskatuta. Horietan, Aresen hitzetan, Ertzaintzak eraikina hustu ahal izateko izandako zailtasunak eta horien ondorengo istiluei aurre egiteko izandakoak ikus daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea